Idotzin

Idotzin[1][lower-alpha 1] Ibargoiti ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Idotzin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zeharkarrikako ikuspegia


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaIbargoiti
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Idocin
Burua
(2019-2023)
Raquel Aranguren Iriarte
(kontzejuburua)
Posta kodea31473
Herritarraidotzinar
Geografia
Koordenatuak42°41′22″N 1°28′14″W
Azalera6,42 km²
Garaiera600 metro
Distantzia22,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria47 (2020:  3)

Ibargoiti ibarreko ibarburua da. 2020 urtean 47 biztanle zituen.

Bertako biztanleak idotzinarrak dira.

Izena

Idotzin toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Idozin (1061)
  • Idoçin (1084)
  • Idozing (1087)
  • Idozen (1097)
  • Ydoçien (1174)
  • Ydozain (1178)
  • Ydocin (1268)
  • Idoçin (1366)
  • Ydoçin (1532)
  • Idocin (1534)
  • Ydozin (1763)
  • Idocin (1802)
  • Idozin (1930)
  • Idocin (1945)
  • Idotzin (1990)

Ezaugarriak

Armarria

Idotzingo armarria Ibargoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo zuri batez eta aurrean bere kolorezko orkatz batez osatuta dago.  »

Geografia

Idotzin Ibargoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima eta landaredia

Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.

Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.

Estazio meteorologikoak

Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]

    Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.5 25.0 27.5 35.0 40.0 40.0 41.0 37.5 30.5 23.0 19.5 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.5 13.8 15.9 20.1 24.8 28.1 28.5 24.2 18.9 12.5 9.4 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.5 9.0 11.0 14.5 18.5 21.2 21.5 18.2 14.2 9.1 6.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.5 4.3 6.0 9.0 12.2 14.4 14.6 12.1 9.4 5.7 2.8 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -8.5 -10.0 -1.5 0.0 3.0 7.0 5.0 3.0 -1.0 -5.5 -9.5 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 80.4 69.2 74.0 84.5 69.1 53.1 40.1 33.9 52.9 80.9 101.4 77.9 817.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.6 46.0 69.3 56.8 56.2 69.1 59.3 98.3 93.0 74.5 64.5 65.5 98.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.7 10.9 10.5 12.4 10.8 6.9 5.3 5.1 7.2 10.0 12.8 11.5 115.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.6 1.6 0.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.5 1.2 8.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

XI. mendean Antsa Oriol andrea zen Idotzingo jaurerriaren jabea. 1087an Leireko monasterioari utzi zion dohaintza moduan. XI. mendean Santa Zeziliaren omenezko eliza zegoen herrian baina ondoren aldatu eta 1527tik San Klementeren izena ageri da.

XIX. mendeko Iberiar Penintsulako gerran, soldadu frantsesek Frantzisko Espotz Mina gerrilariaren etxea erre zuten. 1847an 1200 errealgo zuzkidura zeukan eskola zegoen Idozinen.

Demografia

2020 urteko erroldaren arabera 47 biztanle zituen Idotzinek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
56 55 54 53 49 46 45 46 44 45 45 46 47 48 47 45 44 46 45 44 47
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

1907ko abuztuaren 15ean nekazarien koperatiba sortu zen. Herrian jabetza pribatuko 507 hektarea lur eta 290 hektarea lur amankomun daude. 1970eko hamarkadako nekazaritzan egondako aldaketetan, 108 partzelara murriztu zen herriaren inguruko lur eremuen kopurua.

Politika

Idotzingo kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Raquel Aranguren Iriarte da.

Kontzejua

Idotzingo kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Raquel Aranguren Iriarte da.

Kontzejuburuak

2011tik, Idotzinek kontzejuburu bat izan du:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
- 2011 2015
- 2015 2019
Raquel Aranguren Iriarte 2019 jardunean

Garraioa

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ibargoiti sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Jaiak

  • San Klementeko jaiak: ekainaren azken asteburuan

Ondasun nabarmenak

Idotzinar ezagunak

Oharrak

  1. /ið̞ót͡s̻in/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Idotzin - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Elo» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Idotzin» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.