Idotorbe-San Pedro

Idotorbe edo San Pedro Elgoibarko mendebaldean dagoen baserri-auzo ezaguna da. Pilotalekua, bolatokia, baseliza eta ondo hornitutako aisialdirako gunea da gaur egun, bai eta Arrate (Eibar) aldera, Kalamua (771 m) eta inguruko mendietara igotzeko abiapuntua ere. 33 baserrik osatzen dute auzunea.

Idotorbe-San Pedro
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaElgoibar
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°12′55″N 2°26′20″W
Demografia

Jaiak ekainaren 29an ospatzen dituzte.

San Pedro baseliza

Elizak izena ematen dio auzoari. XV. mendekoa baino zaharragoa da. Dokumentatuta dagoenez, 1442ko abuztuaren 14an Mendaroko neskato batek amildegi batean Andre Mariaren irudia topatu zuen eta baseliza honetan gorde zuten.

Baserriak

  1. Aizpizkarbekoa
  2. Aizpizkargoikoa
  3. Akei
  4. Aranburu
  5. Arane
  6. Armaxio
  7. Armuetaberri
  8. Armuetazar
  9. Arraitzaga
  10. Aubixa
  11. Egia
  12. Egiguren
  13. Egigurentxiki
  14. Galburusoro
  15. Goikoetxea
  16. Ipintza
  17. Irunaga
  18. Irunagaberri
  19. Irunagatxiki
  20. Joanategi
  21. Kortasoro
  22. Kurutzelaegi
  23. Legarda
  24. Osorohandi
  25. Osorotxiki
  26. Sagarzurieta
  27. San Pedro
  28. Saturio
  29. Urkieta
  30. Urkiola
  31. Urkiolatxiki
  32. Usatorre
  33. Zubizarreta

Santumotz

2007an Andres Egidazuk egindako egurrezko irudia ipini zuten monumentu moduko batean. Honek ordezkatu zuen Espainiako Gerra Zibilean kolpistek suntsitutako ondarea.

Hiru Iturri

1950eko hamarkadan eraikitako iturria da. Izenak dioen bezala, hiru txorrota ditu. Herriko mendi taldeko kide baten omenez egin zuten. Bidegurutze honetan, Deba eta Mutrikura alde batetik, Aiastiara (San Migel) bestetik, Arratera (Eibar) eta San Pedrora joateko aukera dago.

Iruditegia

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.