Idokorri
Idokorri, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Zaraitzu ibaiak bereizten du Idokorri dagokion ardatzetik, Illongo mendikatetik, aurreraxeago Arbaiungo arroila ebakitzen duen bezala, eta bakartuta uzten du, Napari eta Aizpurgi artean. Artadiak estaltzen ditu isurialde aldapatsuenak, H eta Eko isurialdeak eta pinu sail zabalak iparraldeko isurialde gehiena. Gainean gora-behera gutxiko gandor erosoa, arte, ezpel, larre eta pinu artean dabilena. Erpin geodesikoa eta buzoia bereizita daude, gandorraren mutur banatan (buzoia Ean, erpina Man), altuera beretsuan, baina tartean kilometro eskas dutela. Igoera politena eta erabiliena Aizpurgi aldetik datorrena da. Alde hartan Santa Kolonbako arroila dago, Idokorri eta aldameneko muinoaren artean estutzen dutena, ibilbidearen osagarri.
Idokorri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.071 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′40″N 1°11′13″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |