Idoitxiki
Idoitxiki, Nafarroako mendi bat da. Mendi hau, Satrustegiko mendilerroan dago, eta, mendilerro hau, aldi berean, Andiako mendilerroan. Idoitxikik, 1.272 metroko garaiera du eta aipaturiko Satrustegiko mendilerroko mendirik garaiena da.
Idoitxiki | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.272 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′22″N 1°54′51″W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ollo/Satrustegi/Ihabar |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Abiapuntuak
Ihabarretik, igoera gogor baten ondoren, Irañetako mendatera iristen da. Mendilerroaren ertza ekialderantz jarraituz, lehenik, gain txiki batzuen tontorrera iristen da, 1.272 eta 1.274 metrokoak, Idoitxiki beraren parekoak edo garaiagoak direnak. Hala ere, Idoitxikiren tontorra azkoz bereizgarriagoa da. Sakanaren hutsera moztutako harkaitz bat da, nora jaitsiera labur batean iristen den, 1255 metrora, azkenik, Idoitxikira bertara igotzeko, 1.272 metroko garaierara.
Ollotik edo Senosiainetik, Andia mendilerroaren jaitsiera Ollaran haranerantz igotzen den bidetik igo behar da, eskumalderantz desbideratu eta gailurrerantz daroan malda gogor eta zakarra igotzeko, Satrustegiko mendilerro osoa tontor ezberdinetatik Idoitxikiraino zeharkatzea ahalbidetuz. Lasaiagoa da, bakarrik azken tontor honetara iristea nahi bada, igoera Irañetako mendateraino jarraitzea, eta tontorrera iritsi igoera leun eta erosoan.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |