Idoia Rodríguez Buján
Idoia Rodríguez Buján (Friol, Lugo, Galizia, 1983ko urriaren 25a – Herat, Afganistan, 2007ko otsailaren 21a) lugoar militarra izan zen. Afganistanen, ISAF misioaren barruan, nazioarteko bake-misio batean hildako Espainiako lehen emakume militarra izan zen.[1][2]
Idoia Rodríguez Buján | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Friol, 1983ko urriaren 25a |
Herrialdea | Galizia |
Heriotza | Herat probintzia, 2007ko otsailaren 21a (23 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
Rodríguez Buján Espainiako Indar Armatuetan sartu zen 2004ko irailaren 27an, Infanteriako Brigada Arin Aerotransportableko (BRILAT) infanteriako soldadu gisa.[1]
Afganistanen, NATOren ISAF misioan parte hartzen zuen Espainiako kontingentearekin, 2007ko otsailaren 21ean hil zen, gidatzen ari zen BMR anbulantziaren azpiko meatze baten leherketaren ondorioz.[2][1]
Hil ondoren, Meritu Militarrari Gurutzea jarri zioten, bereizgarri horiarekin eta NATOren dominarekin.[3][4]
«Idoia Rodríguez soldadua, emakumea Indar Armatuetan» saria
2007ko martxoan, Defentsa Ministerioak Idoia Rodríguez soldadua saria sortu zuen bere oroimenez, Espainiako Indar Armatuetan emakumearen integrazioa eta genero-berdintasuna sustatzen duten pertsona, talde eta erakunde militar zein zibilen ahalegina eta lana aitortzeko.[5][6][7]
Sariak eta aintzatespenak
Erreferentziak
- «Idoia Rodríguez, primera militar española fallecida en una zona de conflicto | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- (Gaztelaniaz) «Una militar española muere en Afganistán tras pasar su convoy sobre una mina» El País 2007-02-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- (Gaztelaniaz) «El Gobierno concede a la soldado Rodríguez Buján la Cruz al Mérito Militar con distintivo amarillo y la medalla de la OTAN» La Vanguardia 2007-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- «CONCESIÓN DE LA CRUZ DEL MÉRITO MILITAR CON DISTINTIVO AMARILLO A LA SOLDADO IDOIA RODRÍGUEZ BUJÁN - Ministerio de Defensa de España» www.defensa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- (Gaztelaniaz) «Defensa crea el premio 'Soldado Idoia Rodríguez' por la igualdad en el Ejército» Diario Sur 2007-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- (Gaztelaniaz) «Defensa crea el premio Soldado Idoia Rodríguez» Faro de Vigo 2007-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- «DEFENSA CREA EL PREMIO 'SOLDADO IDOIA RODRÍGUEZ, MUJER EN LAS FUERZAS ARMADAS' - Ministerio de Defensa de España» www.defensa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
Kanpo estekak
- DEF/509/2007 Agindua, martxoaren 6koa, «Idoia Rodríguez soldadua, emakumea Indar Armatuetan» saria sortzen duena.
- Ez dago asko arratsaldeko laurak emateko. Idoia Rodríguez Buján soldadua. Isabel Katolikoa infanteria erregimentua, 29. zk.