Idoate

Idoate[1][lower-alpha 1] Itzagaondoa ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Idoate
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaItzagaondoa
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaIdoate
Posta kodea31421
Herritarraidoatar
Geografia
Koordenatuak42°46′23″N 1°29′12″W
Garaiera608 metro
Distantzia25,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria26 (2022:  −3)

2022 urtean 26 biztanle zituen.

Bertako biztanleak idoatarrak dira.

Izena

Idoate toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Idoat (1196)
  • Ydoat (1210)
  • Ydoat (1366)
  • Iduat (1534)
  • Doate (1587)
  • Yduat (1591)
  • Idoate (1802)
  • Idoate (1987)

Geografia

Idoate Itzagaondoa ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima

Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Estazio meteorologikoak

Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 17.0 22.0 27.5 31.0 36.0 35.5 38.5 34.0 28.0 20.0 16.0 38.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.1 7.9 12.0 14.7 18.6 23.9 26.9 26.7 22.5 17.3 10.7 7.5 16.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.6 8.0 10.7 13.9 18.6 20.8 20.9 17.6 13.5 8.0 4.6 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.4 4.0 6.6 9.3 13.3 14.8 15.1 12.7 9.7 5.3 17 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.5 -8.0 -9.0 0.0 1.5 5.0 9.0 9.0 5.0 0.0 -5.0 -7.0 -9.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 72.4 59.5 63.2 96.1 66.9 61.2 37.6 36.6 61.1 94.5 88.2 79.7 817.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 40.8 37.8 36.2 62.7 53.0 59.0 51.3 64.2 106.7 78.0 57.0 59.5 106.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.9 11.4 10.7 14.2 12.5 8.4 6.0 6.0 7.7 12.2 14.1 13.6 129.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.0 3.8 1.9 1.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 1.0 2.0 12.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Antso VII.a Azkarrak, 1210ean, jaurerriaren petxak eguneratu zituen, baita Lizarragarenak ere, 300 sos gehi 100 kahitze gari eta 50 zebada eta oloa; bizilagunek koroaren lursailetan soilik egin behar zituzten lanak. XV. mendearen amaieran Pedro Navarro mariskalak jasotzen zituen errenta horiek, eta 1490ean Orreagako Santa Mariari utzi zion bertako elizaren gaineko patronatua.

1835-1845eko udal-erreformetara arte, Itzagaondoa ibarreko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatu zuten, herritarrek aukeratzen zutelarik. 1847an bere bideak bertakoak ziren eta egoera erregularrean zeuden; zerbitzari batek posta eramaten zuen Urroztik. XX. mendearen hasieran landa kutxa bat sortu zen.

Demografia

2022 urteko erroldaren arabera 26 biztanle zituen Idoatek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
17 16 16 24 25 27 19 21 21 20 27 27 27 26 29 29 33 34 30 30 29
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /ið̞o.áte/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Erreta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  4. Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Idoate» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.