Idioterne
Idioterne 1998ko Lars von Trier daniar zinema zuzendariaren filma da, Dogma 95 mugimenduan oinarri duena. Mugimendu zinematografiko abangoardista hau, 1995.urtean sortu zen Parisen. eta film hau mugimenduaren menpe sortutako bigarren filma izan zen.
Idioterne | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Idioterne |
Mugimendua | Dogma 95a |
Jatorrizko hizkuntza | daniera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Danimarka, Espainia, Suedia, Herbehereak eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Golden Heart trilogy (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lars von Trier |
Gidoigilea(k) | Lars von Trier |
Antzezlea(k) | |
Bodil Jørgensen Jens Albinus Anne Louise Hassing Troels Lyby Nikolaj Lie Kaas Louise Mieritz Marina Bouras Paprika Steen Erik Wedersøe (en) ![]() Lars von Trier Anders Hove John Martinus Henrik Prip Kirsten Vaupel Birgit Conradi (en) ![]() Claus Strandberg Lone Lindorff Hans Henrik Clemensen Julie Wieth Trine Michelsen Anne-Grethe Bjarup Riis Michael Moritzen Jan Elle Jens Jørn Spottag (en) ![]() Lars Bjarke Erno Müller Lotte Munk Lillian Tillegreen Albert Wichmann Regitze Estrup Knud Romer (en) ![]() Luis Mesonero (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Vibeke Windeløv (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Zentropa (en) ![]() October Films (en) ![]() Canal+ Nordisk Film (en) ![]() ZDF Danmarks Radio Arte Liberator Productions (en) ![]() La Sept (en) ![]() Argus Film Produktie (en) ![]() VPRO (en) ![]() |
Edizioa | Molly Malene Stensgaard (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Lars von Trier |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Søllerød Municipality (en) ![]() |
Argumentu nagusia | dropout (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Los corazones de oro trilogiaren parte da; lehenik, Breaking the Waves (1996), ondotik Idioterne (1998) eta azkenik, Dancer in the Dark (2000). Arrakastatsua izan zen arren, Los idiotas, Lars Von Trier-ek Dogma 95-eko arauak jarraiki egindako film bakarra izan zen.
Argumentua
Neska-mutilez osatutako gazte-talde bat ergelenarena egiten arituko da, gizarteak ezarritako arauekin hautsi nahian. Landako etxe bat bilgune dutela, beren aisialdia elkarrekin igaroko dute tentelkeriaren ezkutuko eta gutxi preziatutako balioak arakatuz.
Izan ere, guztiek adimen-urritasuna dutelaren itxurakeriak egiten dituzte, gizartearen loturetatik askatzeko asmoz. Karen, emakume bakartia, taldearen kide bihurtuko da nahigabe ekintzetako baten parte izaten delarik.
Ezaugarriak
Filme honen ezaugarriak Dogma 95 mugimenduak ezarritakoak dira.
- Inprobisazioa. Alderdi desberdinetan antzematen da ezaugarria hau. Hasteko, pertsonaiek ez dute gidoirik eta ezta entsegurik ere. Zuzenekoan sentitzen dituzten burutazioen bidez jokatzen dute. Era berean, inprobisazioak ere muntaketan eragiten du; esaterako, postprodukzio prozesuko aldaketak debekatuta daude. Momentuan burutu beharreko muntaia da, kamarografoaren esku geratzen dena. Lokalizazioei dagokienez, prestatu gabeko txokoak izango lirateke.
- Kamera eskuan grabatuta. Inprobisazio edo aktoreen ekintzei azkar aurre egiteko asmoz, kamera eskuan grabatuta dago. Ondorioz, etengabeko kamera mugimendu zein dardarak antzematen dira.
- Eremuz kanpoa ikustarazi. Kamera mugimendu anitz horien artean, berez eremuz kanpoaren parte diren elementuak ikusten ditugu; kamera edota mikrofonoa batik bat.
- Kredituetan zuzendariaren izendapenik ez, zuzendariaren izena ez da inolaz ere kredituetan agertzen. Hala ere, promozioa egiterako orduan zuzendariaren izena erabili zuten oihartzun mediatiko handiagoa lortzeko asmoz.
- Formatua. Nahiz eta Dogma 95-eko baldintzetako bat 35mm-ko (1.37:1) formatua erabiltzea izan, Lars Von Trierrek arau honekin hautsi egiten du; hain zuzen ere, 1:1.33-ko formatua darabil.
Aktoreak
- Bodil Jørgensen: Karen
- Jens Albinus: Stoffer
- Anne Louise Hassing: Susanne
- Troels Lyby: Henrik
- Nikolaj Lie Kaas: Jeppe
- Louise Mieritz: Josephine
- Henrik Prip: Ped
- Luis Mesonero: Miguel