Idiazábal (Argentina)

Idiazábal Argentinako udalerri bat da, Córdoba probintzian dagoena, Unióneko Departamentuan. Ameriketara emigratu zuen Gipuzkoako idiazabaldar batek, Demetrio Jauregialtzo Albisu, gobernuari bere lursailak eskaini zizkion trenbidea bertatik pasatzeko. Bi baldintza jarri zituen: geltoki inguruan herri bat sortzea eta herriaren izena Idiazabal izatea.

Artikulu hau Argentinako Idiazabal herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiazabal (argipena)».
Idiazábal
Argentinako hiria
Administrazioa
Herrialdea Argentina
ProbintziaCórdoba
Sorrera1910
Posta kodeaX 2557AT
Geografia
Koordenatuak32°48′51″S 63°01′57″W
Map
Altuera110
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−03:00
idiazabal.gob.ar

Geografia

Idiazabal Argentinako Córdoba probintzian kokatua dago, probintzia hiriburutik 232 kilometrora, haren hegoekialdean. Idiazabalgo klima epela da eta urteko prezipitazioak 700 mmtakoak dira.

Historia

Gipuzkoako Idiazabalen sortua zen Demetrio Jauregialtzo Albisuk ameriketara joan eta bertan dirutza egin zuen, zerealen salmentan. Lursail handiak erosi eta gobernua trenbideak eraikitzen hasi zenean bere lursailak eskaini zizkion trenbidea bertatik pasatzeko. Bi baldintza jarri zituen: geltoki inguruan herri bat sortzea eta herriaren izena Idiazabal izatea.

Trenbideak herriaren garapena ahalbidetu zuen baina 1978an pasatu zen bidaiarien azken trenarekin garapen horrek behera egin zuen.

Demografia

2001eko datuen arabera 1.567 biztanle ditu Idiazabalek.

Kultura

Herriko jaiak irailaren 12an ospatzen dira.

Kanpo estekak

Geografia
Argentina
Artikulu hau Argentinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.