Idi-bihotz arbola
Idi-bihotz arbola edo tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) Magnoliaceae familiako zuhaitza da eta Ipar Amerikako ekialdean du jatorria. Liriodendron generoko bi espezieen adierazgarri amerikarra da . Appalache mendietako baso birjinetan 50 m baino gehiago hazi daiteke, maiz 25-30 m altueran adarrik gabe, hortaz, haren egurra oso estimatua da. Handitze bizkorra du, egur ahularen arazorik gabe eta zuhaitzaren itxura tipikoa, konikoa da.
Idi-bihotz arbola | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Magnoliaceae |
Generoa | Liriodendron |
Espeziea | Liriodendron tulipifera |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | yellow poplar (en) ![]() |
Hazkundea oso azkarra du eta zuhaitzaren forma tipikoa konikoa da. Itzala sortzeko zuhaitz aproposa da.
Espezie hau Estatu Batuetako ekialdeko ezti landare garrantzitsuenetako bat da eta ezti gorrixka iluna ematen du.
Galeria
- Hostoa
- Hostoa atzeko aldetik
- Liriodendron tulipifera lorearen xehetasuna
- Hosto xehetasuna
- Hosto baten beheko aldean, akaro gorri batekin
- Idi-bihotz arbola udazkenean
- Enborra
- Enborraren xehetasuna
- Enborra zakatzekin
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.