Idi-begi
Idi-begia leihatila biribila edo obala da, batez ere itsasontziek alboetan izaten dutena, ontzira airea eta argitasuna sar daitezen. Olatu eta haize handiei modu egokiagoan aurre egiteko dute tamaina txikia eta forma biribila. Beste ibilgailu batzuetan ere erabiltzen dira, espazio ontzietan bereziki.
- Artikulu hau itsasontzietako leiho txiki biribilari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idi-begi (argipena)».
Arkitekturan ere erabili ohi dira, eta okuluak baino txikiagoak izaten dira. Horma bertikaletan ezarri ohi dira, okuluak ez bezala; ganga eta kupuletan ageri dira, gehien bat.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.