Idi
Idia Bos taurus espezieko ar zikiratuak dira, hau da, barrabilik gabeko zezenak. Batez ere nekazaritzan erabiltzen dira, pisua garraiatzeko. Zezenak idi bihurtzeko nerabezaroaren ostean zikiratu behar dira. Industria Iraultzaren aurretik pisu garrantzitsua zuten garraioan, baina mekanizatzeak paper hori galtzera eraman ditu, traktore edo kamioien aldera. Munduko hainbat lekutan, hala ere, paper hau dute oraindik.
Euskal Herrian baserriarekin lotutako animalia izan da, baina gaur egun gutxi geratzen dira. Maiz binaka jartzen ziren, uztarribatekin helduta. Lehian ere erabili dira, idi-probatan, adibidez.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.