Identitario-mugimendua
Identitario-mugimendua (baita ere Identitarismo) nazionalismo zuriaren mugimendua da. Frantzian agertu zen eta egun Europan zein Ipar-Amerikan dago zabalduta. Zurien nagusitasunaren aldekoak dira, eskuin muturreko eta neonazien taldeekin lotura izanik.
Historia
Identitarioak hasieran Bloc Identitaire taldearen gazte aldea, ondoren, Generación Identitaire izenarekin Nouvelle Droite eta Unité Radicale barruan sortutako gazte mugimendu gisa sortu ziren, biak ala biak eskuin muturreko alderdiak.[2] Mugimendu honen ustez mendebaldeko herrialdetan boterea eskuratzeko musulmanek bultzatutako konspirazioa gertatzen ari da. Zentzu horretan anti-yihad mugimendua da eta Genozidio zuriaren konspirazioaren teoria defenditzen dute. Denborarekin aipatutako talde horietatik bereizi egin da, bere izaera propioa izanik. Italian, bestetik, 2012an, "Generazione Identitaria" izenarekin antolatu ziren.
Haien artean ohikoak dira etorkinen aurkako martxen antolaketak.
Erreferentziak
- Nicht links, nicht rechts – nur national, Volker Weiß, Die Zeit.
- Jon Henley France's neo-Nazi breeding ground The Guardian, 2002ko uztailak 20.
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Génération Identitaire Frantzian.
- (Ingelesez):Generation Identity Erresuma Batuan eta Irlandan.