Ideia Zabaldu

Ideia Zabaldu, Negu Gorriak taldearen estudioko laugarren diskoa da. Diskoa hau, taldearen abesti originalekin egin zen azken diskoa izan zen, hurrengo diskoak, bertsioz (Salam Agur) edota argitaratu gabeko abestiez (Ustelkeria) osatua egon zen eta. Lan hau gainera, Estatu Batuetan saldu zuten diskoa bakarra izan zen.

Ideia Zabaldu
Negu Gorriak taldearen
Argitaratze data1995eko maiatza
GrabazioaIZ Estudioa (Donostia) 1995eko martxoaren 3tik 24ra
Musika motaHardcore, Rock, Reggae, Rap
Iraupena41:51
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaEsan Ozenki
EkoizpenaNegu Gorriak
Negu Gorriak taldearen kronologia
Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (1994) Ideia Zabaldu Ustelkeria
(1996)

Kritikariak

Kritikariek taldearen ibilbidean aurrerapausoa izan zela esan zuten, salsa, erritmo latino (jadanik Borreroak Baditu Milaka Aurpegi albumean agertuak), dub edo funken eragina nabarmena zelako[1]. Baina Rockdelux aldizkarirako idazten zuen Xabier Cervantesen ustez, ez zen aurrekoak bezain erraza izan[2]. Borreroak aurreko albuma maisulantzat jo zutenez, hau ona bakarrik dela esan zuten.[3][1].

Hala ere, munduan oihartzun handiena zuen albuma izan zen[4], agian Estatu Batuetan ere argitaratu zutelako[3].

Abestien zerrenda

  1. Hitzaurrea
  2. Hitz egin
  3. Ipurbegia
  4. Nire baitan daude biak
  5. Ideia zabaldu I
  6. Ideien kontrabandoa
  7. Bakartia Hondarribian
  8. Ezagutu hire lagunak
  9. Aiako txikito
  10. Hiri gerrilaren dantza
  11. NG Brigada Peligros
  12. Aizu
  13. Salam, agur
  14. Ume hilak
  15. Oliver Iparra
  16. Ideia zabaldu II
  17. Potroengatik
  18. Begirunea

Negu Gorriak taldeak abesti guztiak moldatu zituen. «Hitzaurrea», «Ideia zabaldu I», «Aiako txikito», «NG Brigada Peligros» eta «Ideia zabaldu II» samplerrak besterik ez dira.

Fermin Muguruzak hizt guztiak idatzi zituen, hauek izan ezik:

Taldekideak

Beste musikariak

  • Anjel Valdes - Perkusioa Ipurbegia eta Aizu abestietan.
  • Jean Nöel Roquefere - Konga eta perkusioa Ipurbegia eta Aizu abestietan.
  • Sorkun Rubio - Ahotsa Nire baitan daude biak abestian.
  • Sadia Aitelkho - Ahotsa Salam, agur abestian.
  • Irantzu Silva - Koroak Aizu abestian.
  • Javi Pez - Koroak Aizu abestian.
  • Juanan Diez - Tronboia Hiri gerrillaren dantza eta Ipurbegia abestietan.
  • Carlos Hipolito - Tronboia Hiri gerrillaren dantza eta Ipurbegia abestietan.
  • Mikel Valcarlos - Tronpeta Hiri gerrillaren dantza eta Ipurbegia abestietan.
  • Radio Bemba taldeko kideak - Ahotsa, gitarrak eta aireko instrumentuak Ume hilak, Ideia Zabaldu I eta Ideia Zabaldu II abestietan.

Teknikariak

  • Kaki Arkarazo: soinu-teknikaria.
  • Manolo Gil: diseinua.

Erreferentziak

  1. F-MHop: «Negu Gorriak: Ideia Zabaldu», La Factoría del Ritmo 2, 1995eko azaroa.
  2. CERVANTES, Xavier: «Fermin Muguruza disco a disco», Rockdelux 166: 1999ko iraila. 19. orr.
  3. SNOWDEN, Don: «Borreroak Baditu Milaka Aurpegi», Allmusic. 2006
  4. MORÁN, David: «Los mejores 100 discos españoles del siglo XX», Rockdelux 223: 2004ko abendua

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.