Idazte
Idaztea, halaber idazketa, idazkuntza edo idazpena, hizkuntza bati esleitu zaizkion idazkera sistema erabiliz egiten den komunikazioa da.
Ahozko hizkuntzaren osagarri moduan erabiltzen den arren, idazteak garrantzi berezia du literatura eta, orokorrago, liburuak sortzean. Horrela, komunikatzeaz gainera, idaztea hizkuntza-gordailuak eratzeko ere erabiltzen da.
Arlo akademikoan
Komunikazio konpetentziaren oinarrizko dimentsioa da idaztea, ahozkotasunari lotutakoekin batera. Hizkuntzen didaktikan, tradizionalki, gure hezkuntza sistemetan, garrantzi handia eman zaio idazteari, eta batez ere zuzentasunari. Irakurketari eta askotan ahozkotasunari berari baino garrantzi handiagoa eman izan zaio, gure hezkuntza sistemetan, idazteari.
Idaztearen didaktika sistematizatzeko[2][3][4][4][5][6][7][8][9][10][11], idazlanak zuzentzeko[12] eta ebaluatzeko[13] ahalegin handiak egin ohi dira hezkuntza sistema guztietan.
Emozioen lanketa egiteko, testuinguru akademikoan eta akademiatik kanpo, irakurketa eta idazketa ezinbeste tresnatzat jo dira inoiz.[14]
Munduko hizkuntzetan
Munduko hizkuntza gehienek, euskarak ere bai, latindar alfabetoaren aldaerak erabiltzen dituzte gaur egun; haien artean: germaniar hizkuntzak, hizkuntza erromantzeak, zelta hizkuntzak, austronesiar hizkuntzak, hainbat uraldar hizkuntza (hala nola, bepsaera, estoniera, hungariera, finlandiera, samiar hizkuntzak eta besteak), baltiar hizkuntzak, albaniera, Amerikako jatorrizko hizkuntza ia guztiak, hainbat turkiar hizkuntza (hala nola, turkiera, azerbaijanera, gagauzera eta besteak), groenlandiera, Australiako jatorrizko hizkuntzak. Horrez gain, alfabeto hori tranksripzioren oinarrian datza.
Alfabeto ziriliko hedatuta dago ere; idazkera hori, adibidez, mongolierak (Mongolian, baina ez Txinan) eta bere ahaide batzuek, uraldar hizkuntza askok (hala nola, mansierak, komierak, mokxerak eta besteek), eslaviar hizkuntzek (txekiera, kroaziera, poloniera, esloveniera, eslovakiera eta sorabiera izan ezik), hainbat turkiar hizkuntzek (hala nola, kirgizerak, kazakhierak, tatarerak eta besteek), nivkhierak (hizkuntza bakartua), txuktxierak (eta bere ahaideek), Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzek erabiltzen dute.
Badaude alfabeto horiek biak erabiltzen dituzten hizkuntzak: serbiera eta uzbekera, adibidez.
Alfabeto arabiarra eta bere aldaerak hurrengo hizkuntzen artean hedatuta dago: arabiera, urdu, persiera, hausa, uigurrera; horrez gain, iraganean turkiar hizkuntzen artean hedatuta zegoen.
Hizkuntza askok idazkera bereziak erabiltzen dituzte; haien artean: greziera (alfabeto grekoa, Lurrean zaharrenetako bat), armeniera, georgiera (eta beste kartveliar hizkuntzak), hindi, tibetera (dzongkharekin batera), tamilera, telugu, malayalam, kannada, sinhala, hebreera, txerokiera, koreera, japoniera, inuktitut, amharera (eta bere ahaide hurbilenak), thailandiera, myanmarera, kanbodiera eta besteak.
Hainbat hizkuntzek idazkera berezi bat erabiltzen zuten iraganean, baina gaur egun ez dute gehiago erabiltzen. Adibidez, eskandinaviar hizkuntzek, turkierak eta hungarierak errunak zituzten iraganean. Komierak idazkera berezia zuen iraganean, baita Filipinetako hizkuntza batzuek eta rapa nuik ere. Irlanderak «ogam» izeneko idazkera erabiltzen zuen. Idazkera berezi bat erabiltzen zuten hizkuntza hilen artean hurrengo hizkuntzak dira: sumeriera, feniziera, egiptoera eta besteak.
Txinerak oso idazkera berezia du, irudietan oinarrituta dagoena; iraganean vietnamerak eta koreerak idazkera hori erabiltzen zuten ere. Antzinako egiptoerak antzeko idazkera erabiltzen zen.
Hizkuntza eraiki batzuek idazkera bereziak dituzte ere; haien artean: quenya, «Eraztunen jauna» izena duen liburuko hizkuntza bat, klingonera eta krutxiera.
Hainbat hizkuntza ez dute idazkerarik gaur egun ere; haien artean oso hizkuntza txikiak eta ezezagunak daude bakarrik, adibidez, Australiako jatorrizko hizkuntza batzuk. Iraganean Lurreko hizkuntza guztiek ez zituzten idazkerak, baina beren historian zehar hiztunek idazkerak sortu edo beste hizkuntzetatik hartu zituzten.
Voynich eskuizkribuak idazkera ezezaguna erabiltzen du, beraz, ezin dugu liburu hori irakurri gaur egun ere.
Erreferentziak
- Gorkaazk. (2023-05-20). Euskara: Idazlanak zuzentzeko eta kalifikatzeko txantiloia jabari publikoan. (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
- 1961-, Cassany, Daniel,. ([2018]). Describir el escribir : cómo se aprende a escribir. Ediciones Austral ISBN 9788408184249. PMC 1050272596. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2011). Describir el escribir : cómo se aprende a escribir. (1ª ed. en esta presentación. argitaraldia) Paidós ISBN 9788449326493. PMC 796230989. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) San, Daniel Cassany, Marta Luna, Gloria. (1994). Enseñar lengua. (1a ed. argitaraldia) GRAO ISBN 8478271007. PMC 36172693. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Katalanez) Daniel., Cassany i Comas,. La cuina de l'escriptura. ISBN 9788417031640. PMC 1035946729. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) Daniel., Cassany,. (1996). La cocina de la escritura. (3. ed. argitaraldia) Editorial Anagrama ISBN 8433913921. PMC 37568178. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Katalanez) Daniel., Cassany,. (2007). Esmolar l'eina : guia de redacció per a professionals. Empúries ISBN 9788497872508. PMC 804213286. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- Cassany, Daniel. (2013). Afilar el lapicero : guía de redacción para profesionales. (1ª ed. en "Compactos". argitaraldia) Anagrama ISBN 9788433977236. PMC 864245934. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- Daniel., Cassany,. (2010). Afilar el lapicero guía de redacción para profesionales. (1ª ed. argitaraldia) Anagrama ISBN 9788497111218. PMC 796304033. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) Daniel,, Cassany,. En_línea : leer y escribir en la red. (Edición en formato digital. argitaraldia) ISBN 9788433933966. PMC 991971941. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- Daniel., Cassany,. (2013). Sustraietatik zerura : Daniel Cassanyren lan hautatuak. HABE ISBN 9788496769045. PMC 907505363. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
- (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2019-11-19). “Reparar la escritura” para aprender a escribir. (Blogge@ndo blogean egindako laburpena) (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- «Idazmena / Expresión Escrita - Ebaluazio Diagnostikoa» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
- Igartua Aristondo, Amaia. «Barnekoa baliabide izan dadila» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).