Idazmahai

Idazmahaia[1] idazteko egokitua den mahaia da.[2] Maiz erabiltzen da lan-ingurunean eta bulego-ingurunean, irakurtzeko, idazteko, tresna errazak erabiltzeko, hala nola arkatza eta papera, edo konplexuak, ordenagailua bezala. Idazmahaiek tiradera bat edo gehiago izaten dituzte.

Idazmahai
Mahaia eta Altzaria

Historia

Ez dago Antzinate klasikoan eta Ekialde Ertaineko edo Ekialde Urruneko antzinako beste zibilizazioetan idazmahaiak bezalako altzari espezifiko mota bat erabili izanaren aztarnarik. Erdi Aroan, irudiek irakurketarako eta idazketarako diseinatuak eta eraikiak diruditen lehen altzariak erakusten dituzte, edo monje kaligrafoen eguneroko erabilera, garai hartan kulturaren hedatzaile nagusiak zirenak, belaunen edo mahaitxoen gainean jartzen ziren atrilak erabiltzen zituzten.

Errenazimentuaren etorrerarekin eta inprentaren hedapenarekin, berariazko mahai bat erabiltzen hasi ziren.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Altzariak Hiztegia] [2009] eta [Zurgintza Hiztegia] [2021]
  2. Euskaltzaindia. Idazmahai. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.