Idazkera baskonikoa

Idazkera baskonikoa baskoien lurretan aurkitu diren hizkuntza baskonikozko testuen idazkera da. Iberierazko ipar-ekialdeko idazkeraren antza du, baina ez da berdina.

Baskonikoa
  g/k b d/t  
a a201 ka1 ba1 ta1 s s102 ś ś1
e e1 ke2 be1 te15 ŕ ŕ3 ř
i i102 ki1 ti4 l l1 r r1
o o1 ko1 bo2 to2   n n102
u u1 ku1 bu1 tu1   ń? ḿ5
[1][oh 1]
Ipar-ekialdeko iberiko ez duala
  g/k b d/t  
a a201 ka1 ba1 ta1 s s102 ś ś1
e e1 ke1 be1 te15 ŕ ŕ3 r r1
i i2 ki1 ti4 m [m1] n n2
o o1 ko1 bo2 to2 ḿ ḿ1 ? ḿ5
u u3 ku1 bu1 tu1 l l1  
[2][oh 2]
Mendebaldeko zeltiberiko ez duala
  g/k b d/t  
a a101 ka1 ba1 ta1 z s102 m n101
e e8 ke7 s5 te1 s ś1 n ḿ402
i i101 ki1 bi1 ti101 r ŕ3 l l2
o o1 ko1 bo2 to1  
u u3 ku1 bu1 tu201  
[2]
Ekialdeko zeltiberiko ez duala
  g/k b d/t  
a a202 ka1 ba1 ta1 z s102 m m1
e e1 ke2 be1 te1 s ś1 n n2
i i2 ki1 bi1 ti201 r ku301 l l2
o o1 ko1 bo2 to2  
u u1 ku1 bu1 tu1  
[2]

Idazkera

Ingurune geografiko horretan, baskoien hiriak barne hartzen dituena, garai horretarako ohikoak diren signario iberiarretan eta zeltiberiarretan agertzen ez diren hainbat zeinu identifikatu dira, edo agertzen direnean, kasu esk bakan batzuetan da eta ez dute soinu berdina transkribatzen. Hizkuntza iberiarra edo zeltiberiarra ez den beste hizkuntza edo hizkuntza batzuen zeinuak idazteko erabiliko zela uste da[3] eta Javier Velaza nafar epigrafistak, hizkuntza baskonikoaz hitz egin du.[4] Zeinu horiek, txanponetan agertu dira, eta azken aurkikuntza Irulegiko eskuan izan da. Zeinu berezi horiek hauek dira:

  • Atzekoz aurrera idatzitako "S": "Arsakos" txanponean agertzen da, eta "Arsaos" txanponaren ale batzuetan, eta Ontikes txanponetan[5] eta Sekiako ale batzuetan.
  • Atzekoz aurrera idatzitako "R": "Arsaos" txanponetan agertzen da.
  • Bost marraz egindako KA: Bolskan txanponetan.
  • H itxura duen BO: Bolskan txanpon batzuetan agertzen da.
  • T itxurako hizkia: N gisa ulertu izan da. Tradizionalki "Unambaate" eta "ontikes" gisa irakurri izan diren txanponen legendetan agertzen da, eta Irulegiko eskuan. Eduardo Orduñarentzat afrikatu bat idazteko erabil zitekeen; "ts" eta "tz" aipatzen ditu eta tz da aukera gehien dituena[6]. Horrela balitz, eta kontuan izanda nb taldea M gisa irakur daitekeela, Utzamaate eta Ontzikes irakurri beharko litzateke. Hizki hau alfabeto greko-iberikoan ere agertu da. T mota hau Irulegiko eskuan ere agertu da.
  • KE makurra: Ontikes legendan agertzen da.
  • S: Agian, S letra, S´ idazteko erabili zen Sekia txanponean.
  • Bost besotako S: Sesars eta Tirsos txanponetan
  • Galburu itxurako hizkia: Sesars txanponetan
  • Erronboide edo zirkulu forma duen eta barnean lerro bertikala duen balizko TE: Unambaate txanponetan[7] agertu da.

Oharrak

  1. Gorriz Irulegiko Eskuan dokumentatu ez diren zeinuak (Ferrer i Jané, 2023).
  2. [ ] Parentesi karraturen arteko zeinuak oso gutxitan dokumentatu dira.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Ferrer i Jané, Joan. (2023). «La inscripción vascónica de la mano de Irulegi desde la perspectiva ibérica» Fontes Linguae Vasconum (136): 515–538.  doi:10.35462/flv136.9_3. ISSN 2530-5832..
  2. (Ingelesez) Ferrer i Jané, Joan; Moncunill, Noemí. (2019). «Palaeohispanic writing systems: classification, origin, and development» Palaeohispanic Languages and Epigraphies (Oxford University Press): 78-108. ISBN 9780198790822..
  3. (Gaztelaniaz) Beltrán Lloris, Francisco; Velaza Frías, Javier. (2009). «De etnias y monedas: las "cecas vasconas", una revisión crítica» Los vascones de las fuentes antiguas : en torno a una etnia de la antigüedad peninsular (Universitat de Barcelona): 99-126. ISBN 978-84-475-3390-9..
  4. Donostiako San Telmo museoan, 2023ko otsailaren 10ean, Joakin Gorrotxategi eta Mattin Aiestaranekin batera eman zuen Irulegiko Eskuaren inguruko hitzaldian.
  5. «Tipo | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  6. (Gaztelaniaz) Orduña Aznar, Eduardo. (2018). «El signo T de las leyendas monetales vasconas uTanbaate Y oTtike» Paleohispánica 18: 137-149. ISSN 1578-5386..
  7. «Cecas | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.