Ida Noddack

Ida Noddack (Lackhausen, Alemaniar Inperioa, 1896ko otsailaren 25a - Bad-Neuenahr-Ahrweiler, Mendebaldeko Alemania, 1978ko irailaren 24a), bere ezkongabe izena Eva Tacke izanez, alemaniar kimikari eta fisikaria izan zen. Fisio nuklearra aipatu zuen lehen zientzialaria izan zen 1934ean.[1] Bere senar Walter Noddack-ekin batera Renio elementua aurkitu zuen, 75 zenbaki atomikoa. Hiru aldiz izendatua izan zen Kimikako Nobel Sarira.[2]

Ida Noddack

Bizitza
JaiotzaWesel, 1896ko otsailaren 25a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBad Neuenahr (en) Itzuli, 1978ko irailaren 24a (82 urte)
Hobiratze lekuaHauptfriedhof Bamberg (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Walter Noddack (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Unibertsitate Teknikoa
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Friburgoko Unibertsitatea
Physikalisch-Technische Bundesanstalt (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Find a Grave: 194362231 Edit the value on Wikidata


Biografia

Ida Noddack (Ida Tacke), 1896ko otsailaren 25ean sortu zen Weselen, Alemanian. Berlinen, Chartottenburgeko Unibertsitate Teknikoan (Technische Universität Berlin) kimika ikasi zuen lehenetariko emakumea izan zen.[3]

1921ean  Über Anhydride höherer aliphatischer Fettesäuren izenburua zuen bere kimika organikoko doktoretza tesia aurkeztu zuen. Bi urte beranduago, Berlin AEG turbinen enpresan bere lehenengo lana lortu zuen, Alemaniako industrian lehenengo emakumea izanik. Hala eta guztiz ere, Idak zientzian jardutea erabaki zuen. Berlinen Physikalische Technische Reichsanstald laborategian lan egiten hasi zen. Laborategiko zuzendaria Walter Noddack (1893-1960) zen. Ida eta Walter 1926an ezkondu ziren, Idakek Noddack abizena hartuz.[3]

Bere sailak 43. elementua (gaur egun Teknezioa) eta 75. elementua (gaur egun Renioa, Re) bilatzen zituen, Mendeleiev-en sistema periodikoa osatzeko. Idak Siemens & Halske izeneko lanpara fabrikako laborategi kimikoko langileekin harremana zuenez Otto Bergen (1873-1939) taldean X izpien espektroskopio bat erabili ahal izan zuen. Horri esker, 1924an, bere senarra eta Otto Bergekin batera, kolunbita mineralaren bi elementuak isolatzea lortu zuen. Bertan, Niobio etaTantalioa ere aurkituak izan ziren. Hala ere, Renioa izan zen berretsi zen bakarra.[3]

Faxismoa zela eta, Idak laborategian zuen lana utzi behar izan zuen, garai hartan emakume zientzialari izatea gaizki ikusia baitzegoen.

1934ko udan Nature aldizkari zientifiko ospetsuan Enrico Fermiren (1901-1954) lana argitaratua izan zen. Bere lanaren arabera, uranio atomo bonbardaketak neutroiekin sustantzia erradioaktibo bat eragiten zuen. Sustantzia horri esker, Ida Noddack bere ikerkuntza lanetara itzuli zen. Garai horretan sustantziak eka-renio izena hartzen zuen, nahiz eta renioaren portaera ez izan.[3]

Ida eta Walter Noddackek aldizkari batean ondokoa argitaratu zuten: “Uranioak neutroiak jasotzean zati handietan deskonposatzea posible izango litzateke, elementu ezagunen isotopoak izango zirenak”. Hau fisio nuklearraren lehenengo iragarpena izan zen baina ez zitzaion garrantzirik eman, aldizkariak ez zuelako garrantzi nahikorik. Gainera, bikoteak ez zuen azalpenik emateko teoriarik proposatu, artikulua oharkabean pasatuz. Hala ere, 1939an, Otto Hahn (1879-1968) eta Eritz Strassmann-ek (1902-1980) fisio nuklearra frogatu zuten eta hori dela eta 1944an Otto Hahn-ek Kimikako Nobel Saria irabazi zuen. Baina Lise Meitner zientzialariaren laguntzarik gabe ezin izango zen Ida Noddacken ideia.

Ida Noddack 1978ko irailaren 24ean, Bad-Neuenahr-Ahrweileren, Alemanian, hil zen.[3]

Fisio nuklearra

Fisio Nuklearra

Fisio nuklearra nukleo atomikoan gertatzen den erreakzioa da. Nukleo astun bat bi nukleo txikiagoetan edo gehiagotan zatitzen da, beste produktu batzuk ere sortzen dira, hala nola neutroi askeak, fotoiak eta alfa eta beta partikulak.[3]

Enrico Fermik 1934an neutroien bonbardaketaren inguruan hainbat esperimentu egin ondoren elementu transuranikoak horren ondorioz sortuak izan zitezkeela defendatzen zuen, teoria hau urte batzuetan zehar onartua izan zen, baina Ida Noddackek kritikatu zuen. “93 elementuari buruz” izeneko artikuluan beste aukera batzuk proposatu zituen, Fermik uranioa baino arinagoak diren elementuak ezabatzean okertu baitzen. Aipatutako artikuluak garrantzi historikoa du Fermiren akatsa eta honako posibilitate hau adierazi zuelako: “gerta liteke nukleoa hainbat zati handitan apurtzea, zati hauek elementu ezagunen isotopoak izanik, eta irradiatutako elementuaren alboan ez egonik”. Modu honetan geroago fisio nuklearra izenez ezagutuko zen lehen pausuak eman ziren, baina Idak ez zuen aukera honen oinarri teorikorik eman. Gainera berak proposatutakoa, nukleoa hainbat zati handitan bereizten dela, ez da fisio nuklearrean gertatzen, beraz artikulua ez zen kontuan hartu.

1939an Otto Hahnek, Fritz Strassmannek eta Lise Meitnerrek (Alemaniatik ihes egin behar izan zuen) elementu transuranikoak barioaren isotopoak zirela adierazten zuen froga kimikoa eman zuten. Interpretazio hau mantendu zen Niels Bohr eta Fritz Kalckarrek egindako tanta likidoaren hipotesiari esker (lehen aldiz 1935ean George Gamowek proposatu zuena), fisio nuklearraren eredu teorikoa eta frogapen matematikoa ematen zuena. Frischek ere fisio nuklearraren esperimentua baieztatu zuen laino ganbera baten bidez.[4][5][6][7][8][9]

Ikerketak

Idak eta bere senarrak ezezagunak ziren 43 eta 75 zenbaki atomikoko elementuak bilatu zituzten Physikalisch-Technische Reischsanstalten.1925ean bi elementuak aurkitu zituztela adierazten zuen dokumentu bat argitaratu zuten (Zwei neue Elemente der Mangangruppe, Chemischer Teil), baina renioaren aurkikuntza soilik baieztatu zen 43 zenbakia zuen elementua bereiztea lortu ez zutelako, gainera bikoteak emandako izena, masurio, ez zen onartu honek adierazten zuen nazionalismoa zela-eta.

43. elementua artifizialki sortu zuten Emilio Segrek eta Carlo Perrierrek eta 1937an ziklotroi hondakinetik ateratako molibdeno xafla zati batean isolatu zuten, teknezio izena jarri zioten. Teknezioaren isotopoen bataz besteko bizitza ez da 4,2 milioi urte baino luzeagoa; hori dela eta, ez da Lurran aurkitzen elementu natural bezala. 1961ean uranio atomoen bat-bateko fisioaren ondorioz sortutako plekblendan teknezio kopuru txikiak ekoiztu ziren eta BT Kenna eta PK Kurodak aurkitu zituzten[10].

Aurkikuntza honen arabera, Belgikako Pieter Van Assche fisikariak datuen analisi berri bat burutu zuen Noddacken metodoaren detekzio analitikaren limitea beren artikuluan azaldutako 10E-09 balioa baino 1000 aldiz txikiagoa izan ahal litekeela frogatzeko. Ida eta bere senarra 43. elementu aurkitzen lehenak izaten ahal ziren, aztertu zituzten mineralek uranioa zuten eta.[11] Noddack senar-emazteak  hondakinen osaerari buruzko Van Asscheren egindako estimazioak erabiliz lan egin zuten, NISTko John T. Armstron zientzialariak, ordenagailu baten bidez, X izpien espektro originala simulatu zuen eta emaitzak argitaratutako espektroaren oso antzekoak zirela baieztatu zuen.[12]

Kenna eta Kurodaren arabera, espero den teknezio kopurua plekblenda arrunt (%50 uranio) batean 10-10 g/kg mineraleko da. F. Habashik Noddacken kolunbita laginetan uranio %5 baino gehiago ez zegoela adierazi zuen eta 43 elementuaren kantitatea ezin zela 3 × 10-11 baino handiagoa izan. Kantitate txiki hau ezin izan zen pisatua izan, ezta X izpien espektroan marrak eman ere. Bere presentzia antzemateko modu bakarra neurketa erradioaktiboen bitartez da, Noddackek erabili ez zuten teknika bat.[13][14][15]

Van Assche eta Armstrongen baieztapenen ondoren, Masataka Ogawaren lanetan ikerketa bat burutu zen, zeinak Noddackek baino lehenago aldarrikapen bat egin zuen. 1908an 43. elementua isolatu zuela baieztatu zuen, Nipponium izena jarriz. Beranduago, Kenji Yoshiharak Ogawak 43. elementua aurkitu ez zuela baina 75. elementua (renioa) banandu zuela determinatu zuen.[16][17]

Ida Noddacken baztertutako beste hipotesia

Aurkituriko bi elementuez eta fisio nuklearraren aurreikuspenaz gain, Idak Walterrekin batera beste ekarpen original bat egin zuen, nahiz eta hau baztertua izan. 1934ko bere artikuluan taula periodikoak elementu kimikoez gain beste zenbait aurkikuntza eman zezakeela defendatu zuen Ida Noddackek, hala nola, materiaren egitura ematen zuten informazioa. Elementuez gain isotopo taula batean oinarritutako beste sistema sailkapen posible batez hitz egin zuen. Bere hipotesiaren arabera, nukleoak geruzak eratzen ditu zenbaki atomiko goraldi batean, konfigurazio elektronikoaren edo geruza elektronikoen ereduaren antzekoa. Zenbaki atomikoen garrantzia baztertu beharrean, Idak isotopo bakoitzaren nukleoan zentraturiko ikerketa bat iradoki zuen. Horrela, Ida Noddack isotopoen nukleoan zentratu nahi izan zuen, gainontzekoak elementuen elektroietan zentratzen ziren bitartean.[3]

Kimikako Nobel Sariaren izendapenak

Renio eta masurioaren aurkikuntzaren ondorioz Ida Noddack hiru aldiz izendatu zuten Kimikako Nobel Saria jasotzeko. Lehenengo aldiz Walter Nerst eta K. L. Wagnerrek izendatu zuten 1933an Kimikako Nobel Saria jasotzeko, ondoren 1935ean J. Müllerrek eta 1937an A. Skrabalek izendatu zituzten Ida eta bere senarra.[18] Gainera, 1931an Kimika Elkarte Alemaniarraren Liebig Dominarekin saritu zituzten eta 1934.urtean Kimika Elkarte Suediarraren Scheel Domina jaso zuten.

Erreferentziak

  1. Ida Eva Tacke.4000 years of women in Science.. .
  2. Ida Noddack.. .
  3. Ida Noddack, precursora no reconocida de la fisión nuclear. .
  4. (Ingelesez) Fermi, Prof E.. (1934-06-01). «Possible Production of Elements of Atomic Number Higher than 92» Nature 133 (3372): 898–899.  doi:10.1038/133898a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  5. (Ingelesez) Noddack, Ida. (1934). «Über das Element 93» Angewandte Chemie 47 (37): 653–655.  doi:10.1002/ange.19340473707. ISSN 1521-3757. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  6. (Ingelesez) Bohr, Niels. (1936-02-01). «Neutron Capture and Nuclear Constitution» Nature 137 (3461): 344–348.  doi:10.1038/137344a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  7. (Ingelesez) O. R. Frisch; Meitner, Lise. (1969-11). «Disintegration of Uranium by Neutrons: a New Type of Nuclear Reaction ( Reprinted from Nature, February 11, 1939)» Nature 224 (5218): 466–467.  doi:10.1038/224466a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  8. (Ingelesez) Frisch, O. R.. (1939-02). «Physical Evidence for the Division of Heavy Nuclei under Neutron Bombardment» Nature 143 (3616): 276.  doi:10.1038/143276a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  9. Bohr, Niels (Niels Henrik David), 1885-1962.. (1937). On the transmutation of atomic nuclei by impact of material particles. Munksgaard PMC 66036585. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  10. (Ingelesez) Kenna, B.T.; Kuroda, P.K.. (1961-12). «Isolation of naturally occurring technetium» Journal of Inorganic and Nuclear Chemistry 23 (1-2): 142–144.  doi:10.1016/0022-1902(61)80098-5. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  11. (Ingelesez) Van Assche, Pieter H.M.. (1988-4). «The ignored discovery of the element Z = 43» Nuclear Physics A 480 (2): 205–214.  doi:10.1016/0375-9474(88)90393-4. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  12. ARMSTRONG, JOHN T.. (2003-09-08). «TECHNETIUM» Chemical & Engineering News Archive 81 (36): 110.  doi:10.1021/cen-v081n036.p110. ISSN 0009-2347. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  13. (Ingelesez) Kuroda, P.K.. (1989-10). «A note on the discovery of technetium» Nuclear Physics A 503 (1): 178–182.  doi:10.1016/0375-9474(89)90260-1. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  14. (Alemanez) «Die Ekamangane» Naturwissenschaften 13 (26): 567–574. 1925-06-01  doi:10.1007/BF01558746. ISSN 1432-1904. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  15. Kuroda, Paul K. VerfasserIn.. The origin of the chemical elements and the Oklo Phenomenon. ISBN 9783642686696. PMC 953273526. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  16. (Ingelesez) Yoshihara, H.K.. (2004-8). «Discovery of a new element ‘nipponium’: re-evaluation of pioneering works of Masataka Ogawa and his son Eijiro Ogawa» Spectrochimica Acta Part B: Atomic Spectroscopy 59 (8): 1305–1310.  doi:10.1016/j.sab.2003.12.027. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  17. Yoshihara, H.K.. (2004-08). «Discovery of a new element ‘nipponium’: re-evaluation of pioneering works of Masataka Ogawa and his son Eijiro Ogawa» Spectrochimica Acta Part B: Atomic Spectroscopy 59 (8): 1305–1310.  doi:10.1016/j.sab.2003.12.027. ISSN 0584-8547. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  18. Crawford, Elisabeth; Heilbron, J. L.; Ullrich, Rebecca; Andersen, Per H.. (1988-03). «The Beginnings of the Nobel Institution: The Science Prizes, 1901–1915 and the Nobel Population 1901–1937: A Census of the Nominators and Nominees for the Prizes in Physics and Chemistry» Physics Today 41 (3): 96–98.  doi:10.1063/1.2811358. ISSN 0031-9228. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).

Bibliografia

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.