Ida Gramcko
Ida Gramcko (Puerto Cabello, Venezuela, 1924ko urriaren 11 – Caracas, Venezuela, 1994ko maiatzaren 2a) venezuelar idazlea izan zen.
Ida Gramcko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Puerto Cabello, 1924ko urriaren 11 |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | Caracas, 1994ko martxoaren 3a (69 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | José Domínguez Benavides (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta filosofoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Genero asko landu zituen, saiakera, eleberria, antzerkia..., baina poesian iritsi zuen goren maila, bai kalitatez bai kopuruz.
Hasierako lanen artean, aipagarriak dira obra hauek: Umbral (1941, Ataria), Cámara de cristal (1944), Contra el desnudo corazón del cielo (1944, Zeruaren bihotz biluziaren aurka), La vara mágica (1948, Makila magikoa) eta Poemas: 1947-1952 (1952, Poemak: 1947-1952).
Gero, aldi batez, eleberrigintza eta antzerkigintza saiatu zituen. Aipatzekoak dira, eleberrien artean, Juan Sin Miedo (1956, Joan Beldur Gabea) eta beste zenbait kontakizun labur; antzerki-lanen artean, berriz, María Lionza (1955), La rubiera (1956, Bihurrikeria) eta La dama y el oso (1959, Dama eta hartza).
Geroago, errealitatearen transzendentzia sakondu zuen, eta oso lan oparoa egin zuen 1960ko hamarraldian zehar eta 1970ekoaren hasieran, bertsokera sakon mistiko batez: Poemas de una psicótica (1964, Psikopata baten poemak), Sol y soledades (1966, Eguzkia eta bakardadeak), Este canto rodado (1967, Errekarri hau), Preciso y continuo (1967, Zehatza eta jarraitua), Salmos (1968, Salmoak), Los estetas, los mendigos, los héroes (1970, Estetak, eskaleak, heroiak), Sonetos del origen (1972, Jatorriaren sonetoak), Mitos simbólicos (1973, Mito sinbolikoak), Quehaceres. Conocimientos. Compañías (1973, Zereginak. Jakitateak. Konpainiak).
Poesia horrez guztiaz gainera, saiakera-lanak ere egin zituen, herri-kulturaren inguruan, gehienbat. 1977an, Literaturako Sari Nazionala eman zioten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.