Ida Barney

Ida Barney (New Haven, Estatu Batuak, 1886ko azaroaren 6a - ib.1982ko martxoaren 7a) astronomo estatubatuarra izan zen, ezaguna egin zena 22 bolumenetan 150.000 izarren neurketa astrometrikoak egin zituelako.[1] Smith College-n eta Yale Unibertsitatean ikasi zuen. Yale Unibertsitateko Behatokian egin zuen lan eta 1952an Annie Jump Cannon Astronomia saria jaso zuen.

Ida Barney
Bizitza
JaiotzaNew Haven (Connecticut), 1886ko azaroaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Haven (Connecticut) eta Hamden (Connecticut), 1982ko martxoaren 7a (95 urte)
Hobiratze lekuaGrove Street Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea 1911) Doktoretza : matematika
Smith College 1908) Artean graduatu
Tesi zuzendariaJames Pierpont (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Rollins College (en) Itzuli  (1911 -  1912)
Smith College  (1912 -  1921)
Lake Erie College (en) Itzuli  (1917 -  1919)
Meredith College (en) Itzuli  (1919 -  1920)
Jasotako sariak
KidetzaYale University Observatory (en) Itzuli

Find a Grave: 16794228 Edit the value on Wikidata

Bere bizitza

1886ko azaroaren 6an jaio zen New Havenen (Connecticut). Bere gurasoak Ida Bushnell Barney eta Samuel Eben Barney ziren. Ida Barney hegazti behatzaile amorratua zen eta New Haven Bird Clubeko presidentea ere izan zen. Yalesetik erretiratu ondoren, New Haven-era itzuli zen bizitzera, eta bertan hil zen 1982ko martxoaren 7an, 95 urte zituela. New Haveneko (Connecticut) Grove Street hilerrian dago lurperatuta.[2]

Hezkuntza

Barney Smith College-n graduatu zen, 1908an, Arte Lizentziatura titulua lortuta. Han, Phi Beta Kappa eta Sigma Xi ikasle sozietateetako kidea izan zen. Lizentziatu eta hiru urtera doktoregoa lortu zuen, matematiketan, Yale Unibertsitatean.

Karrera zientifikoa

Rollins College, 1909 inguruan

1911-1912 bitartean, Barney matematikako irakasle lanetan aritu zen Rollins College-n. Ondoren, bere alma mater-ean Smith College-n egin zuen lan matematikak irakasten. 1917an Lake Erie College-n kontratatu zuten irakasle eta han egon zen 1919ra arte. 1920an, Smith College-ra itzuli zen irakasle laguntzaile gisa. 1922an, Yale Unibertsitateko Behatokiak Barney ikertzaile laguntzaile izendatu zuen, eta kargu hori bete zuen 1949ra arte, ikertzaile izatera heldu zen arte, hain zuzen ere.[3] Behatokiak argazki kamaradun teleskopioak garatzen zituen eta baliabide garrantzitsuak bideratzen zituen astronomiara. Astronomia karreraren hasieran, Barney-k Frank Schlesinger-en zuzendaritzapean egin zuen lan. Orduan, argazki-plaketan markatu zituen izarren posizioak eta haien zeruko koordenatuen kalkuluak landu zituen plaketako posizioetatik.[4] Zeregin neketsua zen, eta Schlesingerri egokia iruditzen zitzaion ikerketa teorikorako kualifikatuta ez zeuden emakumeentzat. Hala ere, Barneyk argazki plakak automatikoki zentratzen zituen makina bat erabiltzen zuen eta hainbat metodo garatu zituen, neurketen zehaztasuna eta abiadura handitzen dituztenak, besteak beste. Yale Behatokiaren Zonako Katalogoan ekarpen handia egin zuen 23 urtetan zehar egindako bere lanak. 1939tik 1983ra Yale Behatokiak izar katalogo sorta bat argitaratu zuen, ia 400.000 izar biltzen zituena eta Bright Star Katalogoan eragina izan zuena. Izarren katalogo hauei egindako Barney-ren ekarpena, gutxi gorabehera 150.000 izarren posizio, itxurazko magnitude eta mugimendua erregistratzean datza. Zehaztasun handia duenez, gaur egun ere erabiltzen da katalogoa eta mugimenduak aztertzen dira. 1955ean bizitza akademikotik erretiratu zen. Ellen Dorrit Hoffleit izan zen Barney-ren oinordekoa.

Aitortzak

  • Yale Unibertsitateko behatokian ikerlari gisa lan egiten zuen bitartean, 1952an, Barney-k Annie Jump Cannon Astronomy Award American Astronomical Society-ko emakumezko astronomoentzako sari entzutetsua jaso zuen.

Lana

  • Barney, Ida; Schilt, Jan (1927). «Discussion of the proper motions in the equatorial Zone». Astronomical Journal 37: 181. Bibcode:1927AJ.....37..181B. doi:10.1086/104785.
  • Barney, Ida; Schilt, Jan (1930). «Analysis of the Yale proper motions in the zones between +50 degrees and +55 degrees and between +55 degrees and +60». Astronomical publicación 40: 168. Bibcode:1930AJ.....40..168B. doi:10.1086/105000.
  • Barney, Ida; Schlesinger, Frank (1938). «An effect of a star's color upon its apparent photographic position». Astronomical publicación 47: 86. Bibcode:1938AJ.....47...86B. doi:10.1086/105478.
  • Barney, Ida; Schlesinger, Frank (1939). «On the accuracy of the proper motions in the General Catalogue Albany». Astronomical publicación 48: 51. Bibcode:1939AJ.....48...51B. doi:10.1086/105546.
  • Barney, Ida; Schlesinger, Frank (1940). «New reductions of astrographic plates with the help of the Yale photographic Catalogues». Astronomical publicación 49: 39. Bibcode:1940AJ.....49...39B. doi:10.1086/105625.

Erreferentziak

  1. «Ida Barney, astrónoma | Efemérides» Mujeres con ciencia 2015-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  2. «Ida Barney (1886-1982) - Find A Grave Memorial» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  3. «Celebrating Amazing Women — Ida Barney (1886-1982) was an astronomer who...» celebratingamazingwomen.tumblr.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  4. Bracher, Katherine. (). Hockey, Thomas ed. «Barney, Ida M.» Biographical Encyclopedia of Astronomers (Springer): 166–166.  doi:10.1007/978-1-4419-9917-7_9242. ISBN 978-1-4419-9917-7. (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  5. «Diccionario de Epónimos: Barney (Ida)» Diccionario de Epónimos (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.