Idí i Smotrí
Idí i Smotrí, errusieraz Иди и смотри, bielorrusieraz Ідзі і глядзі, Idzi i hlyadzi (euskaraz Zatoz eta Ikusi), 1985eko Elem Klimov sobietar-errusiar zinema zuzendariaren gerra drama film bat da. Ales Adamovich, Janka Bryl eta Vladimir Kolesnik bielorrusiar idazleen Herri Kementsu Batekoa Naiz liburuan oinarritua dago. Aleksei Kravchenko eta Olga Mironova aktoreek antzeztu zuten.
Idí i Smotrí | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Иди и смотри |
Jatorrizko hizkuntza | alemana bielorrusiera errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | partisan film (en) , film dramatikoa, gerra-filma eta Tragedia |
Hizkuntza | errusiera eta bielorrusiera |
Iraupena | 146 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Elem Klimov |
Gidoigilea(k) | Elem Klimov Ales Adamovich (en) |
Antzezlea(k) | |
Aleksei Kravchenko (en) Liubomiras Laucevičius (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Mosfilm (en) Belarusfilm (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Oleg Yanchenko (en) |
Argazki-zuzendaria | Alexei Rodionov (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra |
| |
Bideoa | YouTube |
Maiz, garai guztietako gerra film onenen sailkapenetan agertu ohi da. Bigarren Mundu Gerraren amaiera eta Aliatuen Garaipenaren 50. Urteurrenarekin batera estreinatu zen.
Izenburuak San Joanen Apokalipsiaren 6. atalari aipamen egiten dio:
« | "Laugarren zigilua ireki zuenean, bizirik zauden lauen ahotsa entzun nuen, esanez: «Zatoz eta Ikusi! ». Eta ikusi nuen, eta horra zaldi zurruna, eta gainean eseria zegoenak "Heriotz" deitzen zen, eta Hadesek jarraitzen zuen, eta Lurraren laurden baten jabetza eman zion, ezpataz, gosez, izurriz eta Lurreko piztiez hil zezan." | » |
Argumentua
1943, Bigarren Mundu Gerra, Sobietar Batasuna, Bielorrusia. Flyora Gaishun (Aleksey Kravchenko) 13 urteko haurra gerraren izugarrikeriak, oinazeak eta herrietako biztanleen hilketa masiboen lekukoa izango da.
Aktoreak
- Aleksey Kravchenko: Flyora
- Olga Mironova: Glasha/Glafira
- Liubomiras Laucevičius as Kosach
- Valeriy Kravchenko: Kosachen bikoizlaria
- Vladas Bagdonas: Roubej
- Jüri Lumiste: Alemaniar ofizial gaztea
- Evgeniy Tilicheev: Ukrainiar kolaboratzailea eta itzultzailea
- Viktor Lorents: Alemaniar komandantea
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)