Ibuprofeno (diskoa)

Ze Esatek! musika taldearen laugarren diska da, estudioko hirugarrena. 2013. urtean argitaratu zuen taldeak[1].

Ibuprofeno (diskoa)
Ze Esatek!en albuma
Egilea(k)Ze Esatek!
Argitaratze-data2013
IzenburuaIbuprofeno
Ekoizpen lekuaEspainia
Banatze bideadisko konpaktu
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Iraupena41,55 minutu
DiskoetxeaMirentxu records
Zatiak12 musika pista
Deskribapena
Honen parte daZe esatek! taldearen diskografia

Partaideak

  • Jabi Rodil (ahotsa)
  • Mikel Albisu (ahotsa)
  • Julen Valderrama (gitarra, ahotsak)
  • IƱaki Rodriguez 'Vierbu' (gitarra, ahotsak)
  • Unai Arzelus (baxua, ahotsak)
  • Antton Albizu (tronpeta, ahotsak)
  • Manex Berzosa (tronboia, ahotsak)
  • Juanma Urriza 'Boli' (bateria)

Grabaketa eta abestiak

Haritz Harreguy soinu teknikariarekin Higain estudioan (Usurbil) grabatu zen diskoa eta Mirentxu Records-en ekoiztu eta banatu zuen. Ibuprofeno goizak eta Kolorea kendu abestiekin bideoklipa egin zuten. Kolorea kendu bideoan Gorka Otxoa eta Naiara Arnedo aktoreak dira protagonista[2].

Azala

Unai Aranak egidako azala da eta ibuprofeno pilula batzuk agertzen dira. CD-aren liburuxka irekitzerakoan medikuntzako orla bat ikusten da eta bertan daude taldekideen argazkiak Doktoretza Potrojorran izenarekin.

Kantuen zerrenda

  1. Circle Pit Ska!
  2. Kolorea kendu
  3. Salon Kitty
  4. Viele Arten
  5. Nere lagunak gartzelan daude
  6. Ibuprofeno goizak
  7. Beldurrak besarkatuz
  8. Melody
  9. USAmerikarren tranpa
  10. But you don't have a band
  11. Argizaria
  12. Irribarre egin

Erreferentziak

  1. Ibuprofeno. (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  2. zesatektaldea. (2014-01-26). KOLOREA KENDU - Ze Esatek!. (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.