Ibrahima Balde
Ibrahima Balde (Konakry, Ginea, 1994) Gineako auto-mekanikari eta idazlea da. Amets Arzallusekin batera idatzi zuen Miñan liburua, bera da protagonista. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an. Migrazioaren abentura horrek markatu du Ibrahima Balderen ibilbidea. [1][2]
Ibrahima Balde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konakry, 1994 (29/30 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | fula malinkea susua frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta mekanikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Aita gazterik hil zitzaion, eta anaia desagertu: haren bila abiatu zuen Gineatik Europaranzko bidaia. Pobrezia, desertua, tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu zuten Euskal Herrira iritsi bitarte egin zuen bidaia. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da Miñan nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia.
Pularra du ama-hizkuntza, eta hitz egiteko modu berezia darabil: poetikoa. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.[3]
Irungo harrera-sarean zebilela ezagutu zuen Ibrahima Baldek Amets Arzallus. Ofizioz auto-mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, tailer batean prestakuntza egiten ari den bitartean.
Gineako hiriburua den Konakrytik, Gineako bigarren hirira den Nzérékoréra mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzérékoréra joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.[3]
- Ginea Afrikako mapan
- Fula (lupar) hizkuntzaren herria
Ibrahimaren ibilbidea
Hau da liburuan Ibrahimak egiten duen bidaia:[4]
- Ginea: Thiankoi – Konakry – Sigiri -
- Mali: Bamako – Gao -
- Tuareg. Kidal – Taalanda
- Aljeria: Timiauine – Bordj – Reggane – Adrar – Ghardaia – Ouargla – Debdeb -
- Libia: Ghadames – Sabratha – Zawiya – Zintan – Zawiya – Sabratha – Ghadames -
- Aljeria: Debdeb – Ouargla – Ghardaia – Aljer – Oran -
- Maroko: Tanger – Tiznit – Tanger – Nador
Sariak
- Miñan liburuari 2020ko Zilarrezko Euskadi saria esleitu zioten. Geroago liburua Ingelesera itzuli zuen Timberlake Wertenbaker idazleak (Little brother. An odyssey to Europe).[2] , gaztelaniara Ander Izagirre idazleak itzuli zuen (Hermanito), alemanera (Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche)[5] galiziera (Miñán)[6] eta katalanera ere (Germanet) itzuli da.[7]
Liburua hainbat hizkuntzatara itzuli eta gero, ale bat Frantzisko I.a Aita Santuarenganaino iritsi zen 2022an. Katolizismoaren buruak irakurri zuen eta publikoki goraipatu eta gomendatu zuen.[8][9]
Erreferentziak
- Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2020). «Mugimendu bat zuri-beltzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- (Ingelesez) «Amets Azallus Antia + Ibrahima Balde» Barbara J. Zitwer Agency (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- «Miñan» 111 Akademia 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- «Mapa: Konakry - Ghardaia - Sabratha - Ghardaia-Nador» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
- «Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- «Miñán» www.rinoceronte.gal (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- «Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
- «Francisco aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- Rey Gorraiz, Uxue. «Aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu die zenbait kazetariri» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).