Ibon Iparragirre

Ibon Iparragirre Burgoa (Ondarroa, 1973ko abenduaren 26a) bizkaitar aktibista da. 2010eko urtarrilaren 28an atxilotu zuten ETArekin harremana zuelakoan eta 299 urteko kartzela zigorra izan zuen.[1] HIESa du mailarik gogorrenean, C-3 estadioan, eta bere osasun egoera larria da oso.[2]

Ibon Iparragirre

Bizitza
JaiotzaOndarroa, 1973ko abenduaren 26a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Aita Menni Ospitalean preso

2017an, hainbat hilabeetako protesta eta gero, Espainiako Gobernuak presoa Euskal Herrira hurbiltzeko baimena eman zuen. Iparra Galdu Baik plataformak esan zuenez, Espainiako administrazioak "ez du bere hitza bete" eta Iparragirre auto arrunt batean lekualdatu zuten. Bere osasun egoera "muturrekoa" dela aintzat hartuta, anbulantzia batean egitea eskatu zuten. Ez zen horrela izan, ordea. Eguerdirako ordu erdi falta zenean iritsi zen Aita Mennira, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak aurreratu zuenez. Han preso zegoen, Jose Luis de Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ukatu egin baitzion presoari baldintzapeko askatasuna. Gainera, "itxita" eduki behar zutela azpimarratu zuen.

Ibon Iparragirrek HIESa du, eta hainbat aldiz eskatu dute aske uzteko bere osasun egoera larria aintzat hartuta. Hamar urte daramatza preso, 2010eko urtarrilean Ertzaintzak Gizaburuagan atxilotu zuenetik. Presoak hirugarren gradua eskatu zuen baina epaileak bigarrenean mantendu du.

Asteazken arratsaldean atera zuten Iparragirre Alcala-Meco presondegitik (Madril, Espainia). Beraz, ia 48 ordu iraun zuen haren lekualdatzeak, eta senideek ez zuten jakin non izan zuten. Etxerat elkarteak aurreratu zuen 16:00ak inguruan espero zutela Iparragirre Arrasatera (Gipuzkoa) iristea, baina azkenean aurreikusitakoa baino lehenago eraman zuten.

Presoaren lekualdatzea zela eta, "berriz ere ankerkeriaz jokatzen aritzea" leporatu zion Etxeratek Espainiako Espetxe Zuzendaritzari.[3]

Besarkada Etxean preso

Beranduago Gasteizeko Besarkada Etxeara eraman zuten. Bertan IHESAgatik egoera larrian dauden pertsonak daude eta polizia espainiarrek kontrolpean dute pultsera telematiko baten bitartez.[4]

Erreferentziak

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.