Ibon Aranberri
Ibon Aranberri Landa (Itziar, 1969ko maiatzaren 16a) euskal herritar artista da. Batez ere, arte kontzeptualean jarduten du, naturaren eta kulturaren munduen arteko harremanak aztertuz.
Ibon Aranberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1969ko maiatzaren 16a (54 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, bideoartista, conceptual artist (en) eta installation artist (en) |
Parte-hartzailea
|
Biografia
Ibon Aranberrik bere ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zituen, 1989an, Bilbon. 1993an Erasmus programaren barruan Milango Nuova Accademia di Belle Artin izan zen. 1994an lortu zuen gradua Arte Ederretan. 1995ean Donostiako Artelekun Angel Badosek eta Txomin Badiolak antolatutako ikastaro batean hartu zuen parte. 1998 eta 1999an artista egoiliarra izango da Japoniako Kitakyüshü hiriko Arte Garaikideko Zentroan. 2003 eta 2004an New Yorkeko PS1 Arte Zentroan ikasketa programa bat jarraitu zuen.
2007an Kasselgo Documentan parte hartu ondoren mundu mailako proiekzioa hartzen hasi zen. Bere arte lanak aurki daitezke Madrilgo Sofia Erregina Museoan, Gasteizko Artiumen eta Bartzelonako MACBAn, besteak beste.
Obra
Ibon Aranberriren lanak politikarekin erlazioa dutenak izaten dira sarri. Lanak era hauetakoak izan ohi dira: ikerketak, lekuko esku-hartze sotilak, eta esku-hartze horien dokumentazioak argazki eta instalazio moduan. Prozesuari eman ohi dio garrantzia. Askotan, aurkitutako objektuak erabili ohi ditu.
Arte kontzeptualarekin erlazionatutako euskal artisten belaunaldiaren parte da, Jon Mikel Euba, Iñaki Garmendia, Asier Mendizabal eta Itziar Okarizekin batera.
Obra garrantzitsuak
- It.T.N º 513 zuloa. Extended Repertory. Izena arkeologian lanetan erabili ohi diren kode zientifikoen erreferentzia bat da. Land Artarekin erlazionatutako bideo, argazki, marrazki eta mapa moduan dokumentatu zuen Oñatiko kobazulo batean egindako esku-hartzea: kobazuloaren ahoa itxi zuen soilik saguzarrentzat zulo bat utziz. Gero bisitaldi gidatu bat antolatu zuen eta bideoan grabatu. Obra hau MACBAko bilduma iraunkorraren parte da.[1]
- Horizontes. 500 banderatxoen instalazioa Guggenheim Bilbao Museoan.[2]
Banakako erakusketa garrantzitsuak
- 2011: Ibon Aranberri. Organigrama. Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona. 2011ko urtarrilaren 28tik - maiatzaren 15era.[3]
- 2010: Gramática de meseta (Santo Domingo de Silos, Burgos), MNCARSek antolatua.[4]
- 2008: Ibon Aranberri – Disorder, Frankfurter Kunstverein, Frankfurt am Main.
- 2007: Ibon Aranberri – Integration, Kunsthalle Basilea.
- 2006: Ibon Aranberri – Production in Residence, Baltic Art Center, Visby.
Taldekako erakusketak
- 2007-2008: Incognitas - Unknowns: Mapping Contemporary Basque Art. Chacun à son goût taldeko erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan.[5]
- 2007: documenta 12, Kassel. Gezeigt wurde die Foto-Installation Política hidráulica (2003) und der 16-mm Film Exercises on the north side (2007).
- 2001: Ironia, Fundació Joan Miró, Bartzelona.[6]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «(Ir. T. n. 513) zuloa» www.macba.cat (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- (Gaztelaniaz) «Horizontes - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- «Organigrama» Antoni Tápies Fundazioa.
- (Gaztelaniaz) «Ibon Aranberri | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- Chacun à son goût - Deskribapena | Museo Guggenheim Bilbao. 2010-01-06 (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- (Ingelesez) Miró, Fundació Joan. «Irony | Exhibitions | Fundació Joan Miró» Fundació Joan Miró (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
Kanpo loturak
- Huma3 archiven erreferentzia Organigrama erakusketaz.
- PROZZESen erreferentzia.
- MACBAn informazioa Ibon Aranberriri buruz.
- Ibon Aranberriri elkarrizketa. Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea.
- Erreportaia El País egunkarian.
- Audio kapsula MACBAn.