Ibon Ajuria (txirrindularia)
Ibon Ajuria Gordón (Izurtza, 1971ko abuztuaren 9a - ) euskal txirrindulari ohia da, 1994 eta 1999 artean profesionala izan zena.[1]
Ibon Ajuria (txirrindularia) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Izurtza, 1971ko abuztuaren 9a (52 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta unibertsitateko irakaslea |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Euskaltel-Euskadi | 1994-1999 |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea |
Afizionatu mailan, Cafés Baqué taldean ibili zen eta 1990an laugarren izan zen Abekkanedan eta Galdakaoko El Corte Ingles sarian bigarren izan zen, 1993ean.
Hurrengo urtean, 1994. urtean, profesionaletan debuta egin zuen baina ez zuen inoiz garaipenik izan. Emaitzarik onena 1996ko Euskal Bizikletaren laugarren etapan izan zuen, Abadiñon amaiera zuena, non bigarren izan zen Alberto Elli italiarraren ondoren.[2]
Emaitzak lasterketa nagusietan
Lasterketa | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 |
---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | - | - | - | - | - | - |
Espainiako Vuelta | - | 83. | - | 27. | - | - |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak | - | - | - | - | - | - |
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.