Eivissa (udalerria)

Eivissa[1] (gaztelaniaz: Ibiza) izen bereko uhartean kokatuta dagoen hiria eta portua da. 1979. urtera arte Ciutat d'Eivissa (Eivissa hiria) zen haren izen ofiziala, baina Vila (herria) izenaz ezagutzen da gehienetan, uhartetik bereizteko. Era berean, bertako herritarrari viler (herritar) esan ohi zaio, uharteko ibicenco (ibizar) herritarrarengandik ezberdintzeko. 11,1 km²-ko azalerarekin, uharteko udalerririk txikiena da azaleraz.

Eivissa
Ibiza
Eivissa
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Balearrak
Historical province of Spain Balear Uharteak
UharteEivissa uhartea
AlkateaRafa Triguero Costa (en) Itzuli
Izen ofizialaEivissa
Jatorrizko izenaIbiza
Eivissa
Posta kodea07800
INEk ezarritako kodea07026
HerriburuaIbiza
Geografia
Koordenatuak38°54′32″N 1°25′58″E
Map
Azalera11.14 km²
Altuera99 m
MugakideakSanta Eulària des Riu, Sant Antoni de Portmany eta Sant Josep de sa Talaia
Demografia
Biztanleria51.996 (2023)
1.281 (2022)
alt_left 24.752 (%47,6) (%48,1) 25.031 alt_right
Dentsitatea4.667,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 654
Telefono aurrizkia971
Ordu eremuaUTC+01:00, Udako ordutegi eta UTC+02:00
Hiri senidetuakCampeche, Arzachena eta Cancún
MatrikulaIB
Hizkuntza ofizialakatalan eta gaztelania
eivissa.org

Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, uhartearen hego-ekialdean dago. Turismogune nagusi da. XVI. mendeko harresiak inguratzen du hiri zaharra (Dalt Vila, XVII. mendeko katedrala, gaztelua, udaletxea eta museoa). Sa Penya eta Sa Marina izeneko auzoak zabaldu ziren gerora, XX. menderako, eta hirigune modernoak eratu dira XX. mendeko azken hamarkadetan, turismoa hedatu delako (Puig des Molins eta Ses Figueretes).

Argazkiak

Klima

    Datu klimatikoak (Ibiza)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.5 16.0 17.2 19.0 22.2 26.1 29.3 30.0 27.6 23.4 19.3 16.7 21.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.8 12.2 13.2 15.0 18.2 22.0 25.0 25.9 23.6 19.6 15.6 13.1 17.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.1 8.4 9.3 10.9 14.2 17.8 20.7 21.8 19.5 15.9 12.0 9.6 14.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38 33 36 33 26 14 6 19 48 69 51 54 439
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 5 5 4 4 3 2 1 2 4 6 5 5 46
Eguzki orduak 161 167 207 243 277 297 335 302 237 198 164 148 2732
Iturria: AEMET[2]

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. «70 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  2. AEMT. Valores Climatológicos Normales. Ibiza / Aeropuerto. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.