Ibiurreko urtegia
Ibiurreko urtegia Gipuzkoako Baliarrain herrian dagoen urtegia da.[1] Urtegia urteko 6.000.000 m³ko kontsumoa betetzeko eraiki zuten, Tolosaldeko 56.103 biztanleren beharrizanak betetzeko. Zehazki, honako udalerriena: Belauntza, Irura, Anoeta, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain.
Ibiur urtegia | |
---|---|
Mota | urtegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°04′46″N 2°07′29″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualde | Tolosaldea |
Udalerria | Baliarrain |
Hustubidea | Oria ibaia |
Ibiurko urtegia porlan konbentzionalezkoa da. Urtegiaren eraikuntzarako Baliarraingo etxebizitza batzuk eraitsi behar izan ziren. Urtegiaren uharkak 70 metroko altuera du, 500 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta 25 m²-ko isurketa-arroa.
2013an osorik bete zen lehen aldiz.[2]
Irudi galeria
- Dronarekin egindako bideoa.
Erreferentziak
- «Consorcio de Aguas de Gipuzkoa - Gipuzkoako Urak» www.gipuzkoakour.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- Gascon, Ainara Arratibel. «Urtegiei begirik kendu gabe» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
Ikus, gainera
- Euskal Herriko urtegien zerrenda
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.