Ibiltaria laino-itsasoaren gainean

Ibiltaria laino-itsasoaren gainean (alemanez: Der Wanderer über dem Nebelmeer) margolana, Caspar David Friedrich alemaniar margolari erromantikoaren margolan ezaguna da. 1818. urtean burutua, oihal gainean olioz egindakoa, bere neurriak hauek dira: 74,8 cm zabal eta 94,8 cm altuera. Gaur egun, Kunsthalle erti-museoan dago ikusgai, Hanburgon (Alemania).

Ibiltaria laino-itsasoaren gainean
Jatorria
Sortzailea(k)Caspar David Friedrich
Sorrera-urtea1818
IzenburuaDer Wanderer über dem Nebelmeer
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak94,8 (altuera) × 74,8 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza eta figure painting (en) Itzuli
Deskribapena
Iconclass61B111, 51A1(+3), 25H11, 26B1 eta 41D3
Kokapena
LekuaHamburger Kunsthalle (en) Itzuli
BildumaHamburger Kunsthalle (en) Itzuli
InbentarioaHK-5161
JabeaFigueras (en) Itzuli
Argumentu nagusiaWanderlust (en) Itzuli
Historia
ErakusketakWanderlust. From Caspar David Friedrich to Auguste Renoir (en) Itzuli
Izotzezko itsasoa, 1823-1824.

Margolan honetan ageri den pertsonaia, bidaiari bat, Friedrich bera omen da; mendi baten goiko aldean zutik dirau, azpiko itsaso lainoari so. Bidaiaria aurrera begira dago eta atzetik dakusagu. Burutik oinetara beltzez jantzita, oin bat aurrera dauka eta makil batean bermatua dago. Laino artean urrutiko mendien gailurrak ikus daitezke. Zeruak margolanaren zati handi bat hartzen du eta Suitzako Saxonia eskualdeko ikuspegia da.

Hausnarketa

Margolan honek Erromantizismoa eta ikuspegien margolanen arauak kontuan hartzen ditu. Hala bada, Friedrich egindako beste lanen antzekoa da; antza, leku bakartu eta paregabeetan egotea erakartzen zuen, hala nola, itsas ertzean, mendi gailurrean edo ur-jauzi baten goiko aldean.

Gehienbat kolore hotzak darabil: beltza erdiko figuran, marroi iluna harkaitzetan eta grisa eta zuria behe-laino eta zeruan. Kolore bero bakarrak lehen planoan ageri dira. Horrela bada, kolore bero hauek aurre aldean jarrita eta hotzak atzeko aldean perspektiba kromatikoa lortuko du. Horrez gain, aurreko planoa iluna denez eta atzekoa distiratsua, Friedrichek aireko perspektiba lortuko du.

Urteak igaro ahala, adierazpen pertsonala, fisikoki eta espiritualki bakarrik egotera lotu zituen eta hau gero eta nabarmenagoa egin zen bere margolanetan.

Friedrichen izadiarekiko grina oso agerikoa da bere lanetan. Esaterako 1818 urtean margotutako Rügeneko Labar Zuriak margolanean  gizon bat zutik eta emakume bat eserita ikuspegiari begira ageri dira eta bitartean beste gizon bat, belauniko amildegi altu baten ertzean, ozeanoaren infinitura so dago . Biak ala biak ezkon ezteietan Rügenera egindako bidaian egin zituen. Garai hartan egindako margolanak hausnarketa eta begiespena adierazten dute. Honen beste adibide bat Izotzezko itsasoa margolanean aurki dezakegu, aurre aldean hondakin masa handiak ageri dira eta erdi alden eta atzeko aldean, hondakin pila antzekoak, ugariak, paisaia izoztua dirudiena zikinduz. Koadroaren estiloak erromantizismoko misterioa kutsua adierazten du.

Sinbolismoa

Caspar David Friedrichen gainontzeko lanek ez dira paisaia hutsa, beti ere esangura sinboliko bat dute.

Kanpo-estekak

  • www.freenet.de (Paisaia arima) (alemanez)
  • www.kzg.de (Caspar David Friedrich, Wanderer über dem Nebelmeer) (alemanez)
  • www.geometric-art.de (alemanez)
  • www.kusem.de (Itsasoa laino eta gabe walker) (alemanez)
  • Idrobo, Carlos (2012), berak Utzi, ... Figura Wanderer batean, nietzscheren Ere sprach Zaratustra, eta Caspar David Friedrich"s Der Wanderer über dem Nebelmeer, in: Nietzsche-Studien Banda 41, Heft 1, Seiten 78-103, ISSN (Online) 1613-0790, ISSN (Inprimatu) 0342-1422, DOI: 10.1515/niet.2012.41.1.78, 2012ko azaroaren.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.