Ibilgarritasun

Ibilgarritasuna, gune batean ibiltzeko erraztasuna adierazten duen neurria da. Ibilgarritasunak eragina du osasunean, ingurumenean eta ekonomian[1]. Gune bat ibilgarria den jakiteko, faktore ugari aztertu behat dira, hala nola oinbide eta espaloien kalitatea, trafikoaren eta errepideen baldintzak, lurzoruaren erabileta, eraikinen irisgarritasuna, segurtasuna eta abar[2]. Ibilgarritasuna kontzeptu garrantzitsua da hirigintza iraunkorrean[3].

Ez da nahastu behar "irisgarritasun" terminoarekin, erabiltzaile orori leku edo zerbitzu baterako sarbidea ahalbidetzean datzana, ezgaitasunen bat dutenentzat bereziki.

Historia

Autoak eta bizikletak masiboki ekoiztu baino lehen, mugitzeko sistema erabiliena ibiltzea zen. Modu bakarra zen alde batetik bestera joateko giza-historiaren gehiengoan[4]. 1930koan, hazkunde ekonomikoak bultzatuta autoen ekoizpena handitu zen, eta merketu. Horrela, auto-kopuruak gorakada erraldoia izan zuen, batea ere Bigarren Mundu Gerra osteko garaian[5]. Autoen igorpen kaltegarriek airearen kutsadurarekiko kezka areagotu zuen eta alternatiba beharraren ideia zabaldu hirigileen eta jendearen baitan, hala nola garraio publikoa orokortzea eta ibiltzea erraztea.

Ezaugarriak

Ibilgarritasunaren definizio bat honakoa izan daiteke:

"Hiri ingurune baten erraztasuna bertan bizitzeko, erosketak egiteko, bisitatzeko, gozatzeko edo aisiarako"[6].

Ibilgarritasunari eragiten dioten faktoreen artean daude, baina ez soilik, honakoak:

  • Kalearen konektibitatea
  • Lurzoruaren erabilera
  • Dauden zerbitzuak (dendak, jatetxeak, tabernak, antzokiak, eskolak, parkeak, kirol-zentroak, etab.)
  • Bizitegi-dentsitatea (bizitegi-unitateak azalerarekiko)
  • Zuhaitzak eta landaredia
  • Eraikinen maiztasuna eta aniztasuna
  • Etxe-sarrerak eta fatxadei lotutako beste sentsazio batzuk
  • Gardentasuna: beirazko leiho eta ate kopurua, orientazioa eta etxeen hurbiltasuna.

Onurak

Osasuna

Ikerketen arabera, ibilgarritasun-indizeak korrelazioa du biztanleen gorputz-masaren indizearekin (GMI), bai hauen jarduera fisikoarekin[7] . Jarduera fisikoak gaixotasun kronikoak prebenitu ditzake, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, hipertentsioa, obesitatea, depresioa eta osteoporosia[8]. Horrela, ibilgarritasuna handitzean, arrisku metaboliko kardiobaskularreko profila hobetu eta bihotzekoak izateko arrisku txikitu da[9]. Minbiziaren Ikerketarako Mundu Funtsak eta Minbiziaren Ikerketarako Estatu Batuetako Institutuak txosten bat argitaratu zuten, ibiltzea sustatzeko garapen berriak diseinatu behar direla adieraziz, ibiltzeak minbizia murrizten laguntzen duela adieraziz[10].

Ingurumena

Onura garrantzitsuenetako bat automobilen karbono aztarna murriztea da. Karbono-igorpenak murriztu daitezke pertsona gehiagok gidatzea baino ibiltzea edo garraio publikoa erabiltzea aukeratzen badute. Igorpen gutxiagorekin, osasun- eta bizi-kalitatea hobetzen da, smog-a murrizten eta berotze globala eragiten duten faktore batzuk sahiesten[11].

Sozioekonomia

Ibilgarritasunak onura sozioekonomiko asko dituela ikusi da, besteak beste, irisgarritasuna, aurreztea bai banakoentzat bai administrazio publikoarentzat, eskola garraioa (oinbusak barne), lurraren erabileraren efizientzia handiagoa, bizigarritasun handiagoa, osasun publiko hobearen onura ekonomikoak eta garapen ekonomikoa[12]. Onurak hobeto bermatzen dira, baldin eta bide-sare publiko osoa ibilgarria bada, eta ez soilik gune berezi batzuetara mugatuta.

Erreferentziak

  1. Walkability Is Good for You. .
  2. Online TDM Encyclopedia chapter on pedestrian improvements
  3. S. Grignaffini, S. Cappellanti, A. Cefalo, "Visualizing sustainability in urban conditions", WIT Transactions on Ecology and the Environment, Vol. 1, pp. 253-262, 10 Jun 2008.
  4. Rich, Nathaniel. (2015-4-23). The History of a City Underfoot. The New York Times Company.
  5. Hendee, Caitlin. "More on the cover story: A short history of walkable urbanism and transit-oriented development". Denver Business Journal.
  6. "The extent to which the built environment is friendly to the presence of people living, shopping, visiting, enjoying or spending time in an area". Abley, Stephen. (2005-3-21). (pdf) Walkability Scoping Paper. .
  7. (Ingelesez) Frank. (2005). Linking objectively measured physical activity with objectively measured urban form: Findings from SMARTRAQ. American Journal of Preventive Medicine, 117–25 or..
  8. Gase, Lauren N., Paul A. Simon, et al.. "Public Awareness of and Support for Infrastructure Changes Designed to Increase Walking and Biking in Los Angeles County." Preventive Medicine 72 (2015): 70-75.
  9. Méline, Julie. (2017-12-19). Neighborhood walk score and selected Cardiometabolic factors in the French RECORD cohort study. , 960 or.  doi:10.1186/s12889-017-4962-8. ISSN 1471-2458. PMID 29258476..
  10. (Ingelesez)Miranda Hitti, "Report: Good Diet, Physical Activity, and Healthy Weight May Prevent 34% of 12 Common Cancers in the U.S.", WebMD Health News, 2009-2-26.
  11. (Ingelesez) Walkable Cities @ProjectDrawdown #ClimateSolutions. 2020-02-06.
  12. Todd Littman, "Economic Value of Walkability", Transportation Research Board of the National Academies, Vol. 1828, 2003., (Ingelesez) Litman. (2004-10-12). Economic Value of Walkability. Victoria Transport Policy Institute.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.