Ibil bedi
Ibil bedi 2018 urtean Nafarroan sorturiko pop musika talde bat da. Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute taldea eta jotzen dituzten instrumentuak gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta ahotsak dira. Haien lehenengo diskoak «Berandu baina garaiz» du izena eta 2019ko ekainean argitaratu zuten.
Ibil bedi | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Nafarroa |
Musika mota | pop-rock |
Urteak | 2018 - |
Taldekideak | |
Ibai Osinaga Amets Aranguren Areta Senosiain Eder Escalera Javier Larrañeta | |
Informazio gehigarria | |
Urte bereko bukaeran abesti bikoitz bat atera zuten: «Bide Zuzena-Teilaturantz», bideoklip eta guzti. Taldearen bigarren lanaren izenburua «Beltxarga Beltza» da, 2021an argitaratua, hamaika abestiz osatua. 2023ko apirilean, hirugarren lan luzea argitaratu zuten «Goldea» izenburupean.
Ibil bedi taldearen abestiak gai anitzezkoak dira: maitasuna, dudak, sorpresak, galerak eta bizipenak. Musikalki pop-a da estilo nagusia, baina beste estilo batzuk hauteman daitezke.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Ibil bedi "Beltxarga beltza". Euskadiko Antzoki Sarea.
- «Berandu baina garaiz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- «Goldea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).