Iberiaren 610 hegaldia
Iberiaren 610 hegaldiaren istripua 1985eko otsailaren 19an Oiz mendian istripua izan zuen Iberia hegazkin konpainiaren 610. hegaldiak izandako istripua izan zen. Hegazkinean zihoazen 148 pertsonak hil ziren.
Iberiaren 610 hegaldia | ||
---|---|---|
Mota | hegazkin-istripu | |
Data | 1985eko otsailaren 19a | |
Kokaleku | Oiz, Oiz | |
Herrialdea | Espainia | |
Aireontzi | Boeing 727-200 Advanced (en) | |
Abiapuntu | Adolfo Suárez, Madril-Barajas aireportua | |
Helmuga | Bilboko aireportua | |
Kudeatzailea | Iberia | |
Hegazkinaren erregistroa | EC-DDU | |
Kausa | controlled flight into terrain (en) | |
Pertsona hilak | 148 141 (ridership (en) ) 7 (aircrew member (en) ) | |
Pertsona zaurituak | 0 | |
Bizirik irten direnen kopurua | 0 | |
Nork ikertua | Civil Aviation Accident and Incident Investigation Commission (en) | |
Istripua
"Alhambra de Granada" hegazkinak Bilbo eta Madril arteko ohiko hegaldia egiten zuen, eta Madrildik goizeko zortziak aldera atera zen. Goizeko 9:25etan Durangaldetik Txorierrira sartzera zihoan, Sondikako aireportura heltzeko asmoarekin. Hegazkina Boeing 727 bat zen eta komandantea Jose Luis Patiño Arrospide zen.
Goizeko 9:27tan aireportuko kontrol dorrearen eta hegazkinaren arteko komunikazioa eten egin zen. Dorrean zeuden kontrolatzaileen artean kezka sortu zen, hegazkina goizeko 9:35etan lurrartzekoa zela eta. Ihauteri astearte hartan, laino itxiak Oiz mendiaren hegoaldea estaltzen zuen eta istripuaren ondoren egindako ikerketak erakutsi zuenez, hegazkina lainopean galdu eta mendiaren puntan dagoen Euskal Irrati Telebistako antena jo zuen, ondoren su hartu eta mendian behera eroriz. Lekukoek esandakoaren arabera, hegazkina su-bola batek inguratzen zuen eta pinuen gainean hegan egin zuen, azkenik Iru Erreka izeneko amildegian erortzeko.
148 pertsona hil ziren, 141 bidaiari eta hegazkineko zazpi langile.
Ondorengoa
Istripua gertatu zela ohartuta, gorpuen berreskuratze lanak hasi ziren, baina inguruaren erliebe malkartsua dela eta oso zaila izan zen. Horrez gain, istripuaren bortizkeriak, hainbat gorpu erabat puskatu zituen, eta osorik gorpu bat baino ez zen aurkitu.
Hildakoen gorpuak Garellanoko koartelera eraman zituzten.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko gertakarien zerrenda
- Oiz mendia
Kanpo estekak
- Comisión de Investigación de Accidentes e Incidentes de Aviación Civil
- Final accident report() (Gaztelaniaz)
- Final accident report() (Ingelesez)
- (Gaztelaniaz) Deia egunkarian istripuaren 20. urteurrenean argitaraturiko albistea.