Idazkera iberiko
Idazkera iberikoa[1] Iberiar Penintsulan eta Frantzia hegoaldean aurkitu diren testu batzuen idazkera da. Iberiar herriek idazketa sistema desberdinak erabili zituzten, baina latina adoptatu arte idazketa iberikoa maneiatu zuten batik bat. Idazkera paleohispanikoetako bat da.
Iberiera
Iberiera[2] jatorri ezezaguneko hizkuntza da, erromatarrak iritsi baino lehen Iberiar penintsulako ekialdean eta gaurko Frantziako hegoaldeko zati batean hitz egiten zena, Jaéngo probintziatik Hérault ibairaino eta Tolosaraino. II. mende aldean galdu zela uste da, latinaren bultzadaren eraginez.
Hitz banaka batzuk salbu, ulertezina da, ziur asko lekukotasun nahikorik ez dagoelako eta hizkuntza indoeuroparra ez delako. Alfabetoa edo, hobeto esanda, signarioa edo zeinu multzo, ia osorik deskodeturik dago, signario hori erabiliz zeltiberiarrek bere hizkuntza transkribatzeko erabili zutelako, egokitzapen batzuekin. Fonetika nahiko ondo ezagutzen da, eta euskararenaren antzekoa da, hasperentze[3] ezaz landa.
Idazkerak
Iberiarrek beren hizkuntzaz idazteko lau idazkera[4] erabili zituzten:
- Ipar-ekialdeko idazkera iberikoa
- Aldaera duala, K.a. IV eta III. mendeetan
- Aldaera ez duala, K.a. II eta I. mendeetan
- Hego-ekialdeko idazkera iberikoa
- Alfabeto greko-iberikoa
- Alfabeto latinoa
Idazkeren ezaugarriak
Normalean, idazkera iberikoa aipatzean, ipar-ekialdekoaz ari gara; neurri handiz, erabiliena zen, aurkitu diren idazkunen % 95 zeinu horiekin idatzita baitaude. Haren bi aldaera ezagutzen dira: duala eta ez duala.
- Duala: Kontsonante herskari horzkarietan eta kontsonante belarretan soinu ahoskabeak eta ahostunak bereizi egiten dira; marra bat gehitzen bazaie, ahoskabeak dira, eta hala ez bada, ahostunak.
- Ez duala: bakarrik forma sinpleak agertzen dira, marrarik gabe.
g/k | b | d/t | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
a | s | ś | ||||||||
e | ŕ | r | ||||||||
i | m | [] | n | |||||||
o | ḿ | ? | ||||||||
u | l |
Ipar-ekialdeko idazkera eta hego-ekialdekoa erlazionatuta daude, bestetik, baina ez dira zeinu multzo baten aldaera hutsak; bilduma antzekoa izanik, haien balioak askotan ez datoz bat. Bietatik, ipar-ekialdekoa deskodetuta dago, baina ez hego-ekialdekoa. Bigarren horrek idazkera tartesikoarekin antza handia du.
Alfabeto greko-iberikoa, azkenik, alfabeto jonikoaren moldaketa ia zuzena da.[6]
Iruditegia
- Ipar-ekialdeko idazkera iberikoa (duala). Ullastreteko beruna.
- Hego-ekialdeko idazkera iberikoa. La Bastida de les Alcusesko beruna (Mogente), A aldea.
- Bicorp-en (Valentzian) aurkitutako idazkera iberikoa. K.a. III. mendekoa da. Espainiako Arkeologia Museo Nazionala.
Oharrak
- [ ] Parentesi karraturen arteko zeinuak oso gutxitan dokumentatu dira.
Erreferentziak
- «Iberiko». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-1-1.)
- 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- H hizkia ahozkatzea
- «Hesperia. Banco de datos de lenguas paleohispánicas» hesperia.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
- (Ingelesez) Ferrer i Jané, Joan; Moncunill, Noemí. (2019). «Palaeohispanic writing systems: classification, origin, and development» Palaeohispanic Languages and Epigraphies (Oxford University Press): 78-108. ISBN 9780198790822..
- https://web.archive.org/web/20070610003919/http://www.webpersonal.net/jrr/ib3_sp.htm
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): El misterio de una antigua lengua: la escritura de los iberos. National Geographic, 2017. Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
- (Gaztelaniaz): VAZQUEZ HOYS, Ana María, 2005. Lenguas y escrituras prerromanas de la Península Ibérica.. Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
- (Gaztelaniaz): "Escrituras", in: Hesperia, banco de datos de lenguas palohispáinas Universidad Complutense de Madrid.Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
- '(Gaztelaniaz): OLAYA, Vicente G. (2019-02-26). «Lo (poco) que se sabe del íbero» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-05-05.