Iberiar Kopa

Iberiar Kopa (portugesez Taça Iberica, gazteleraz Copa Ibérica) Espainiako eta Portugalgo talderik onenaren artean jokaturiko futbol txapelketa izan zen. Ez zuen jarraipen handirik izan.

Iberiar Kopa
Antolatzailea Espainia eta Portugalgo
federazioak.
Garaia 1935-2005
Eremua Espainia eta Portugal
Parte hartzaileak 2

Lehenengo ekitaldia 1935ean izan zuen, Iberiar penintsulako talderik onena zein zen erabakitzeko, Portugalgo Liga irabazlea zen FC Portok irabazi zion Espainiako txapelduna zen Betis Balompiéri. Gerra Zibila pasa ondoren 1941ean liga modura antolatzea erabaki zen, herrialde bakoitzeko lau talderekin, baina arazo ekonomikoak zirela eta ez zen aurrera eraman.

Bigarren ekitaldia 1983an jokatu zen, oraingoan SL Benfica eta Bilboko Athletic Klubaren artean eta oraingoan ere portugaldarrak izan ziren nagusi.

1991ean Kopa txapelduna zen Atlético de Madridek irabazi zion Liga txapelduna zen Benficari. 2000 hamarkadan bi ekitaldi izan ziren, lehena Liga txapeldunen artean eta azkena Kopa txapeldunen artean.

Palmaresa

UrteaIrabazleaEmaitzaFinalista
1935Portugal FC Porto4-2Espainia Betis Balompié
1983Portugal SL Benfica1-2, 3-1Euskal Herria Athletic Club
1991Espainia Atlético de Madrid1-1, 3-2Portugal SL Benfica
2000*Portugal Sporting C. Portugal2-1Espainia Real Madrid
2005Portugal Vitória de Setúbal4-1Espainia Real Betis Balompié
  • 2000 urteko edizioak "Penintsulako Kopa" izena izan zuen.

Garaipenak

Taldeka

TaldeaIrabaziFinalistaGaraipenak
Portugal SL Benfica
1
1
1983
Portugal FC Porto
1
0
1935
Espainia Atlético de Madrid
1
0
1991
Portugal Sporting Clube de Portugal
1
0
2000
Portugal Vitória de Setúbal
1
0
2005
Espainia Real Betis Balompié
0
2
Euskal Herria Athletic Club
0
1
Espainia Real Madrid
0
1

Federazioka

FederazioaIrabaziTalde txapeldunak
 Portugal
4
FC Porto, SL Benfica, Sporting Clube de Portugal, Vitória de Setúbal
 Espainia
1
Atlético de Madrid

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.