Ibarraundi museoa
Ibarraundi museoa egun, Eskoriatzan dagoen museoa da. 1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen.
Ibarraundi museoa | |
---|---|
Ibarraundi Museoaren fatxada gauez. | |
Kokapena | |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2004 |
Ibarraundi jauregia
Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe zela diote aurkitu diren lehenengo dokumentu idatziek. Edonola ere, azterketa arkeologikoen emaitzek XVI. mendekoa dela diote. Baliteke beraz, XV. mendean eraikitzen hastea eta XVI.ean bukatzea.
XVIII. mendetik XXI. mendera baserri moduan erabili zen, eta dorretxe eta baserri izate tarte horretan, jauregi izan zen.
Gaur egun, berriz, museoa da, eta etxearen jatorrizko izena mantentzen du.
Antolaketa
Leintz Aretoan, Leintz Bailarari buruz jarduten den audiobisuala ikusteko aukera dago. Atxorrotxek eta Ibarraundik Erdi Aroko bailarako herrien sorrera azaltzen du eta, aldi berean, bertan bizi ziren leinuen arteko elkarbizitza eta gorabeheren berri emateko.
Historia erakusketaren gelan historiaurrearen bilakaera erakusten da, Paleolitotik Burdin Arora arte. Ingurune hurbiletik abiatuta hainbat herri eta zibilizazioen historia ezagutzera eman nahi dira. Erakusketa honetan Eskoriatzako ikur diren Axtrokiko ontzien (Burdin Aroa), eta Atxorrotxeko gazteluaren (Erdi Aroa) berri ematen da.
Etnografia erakusketaren aretoan ikus daitezkeen elementuak Eskoriatzakoak dira eta gaika (lihogintza, burdina, eskola, sukaldea, sinismenak…) antolatuta daude. Helburua da bertako ohituren eta sinismenen berri ematea.
Amoniteen erakusketa 2016an erakusketa berria ireki zuen museoak. Bertan, Mutrikun aurkitutako 70 bat amonite ikus daitezke, ikaragarri handiak eta Europa mailan erreferente direnak.
Bisita gidatuak eskaintzen dituzte[1].
Erreferentziak
- «Ibarraundi museoa» Eskoriatza (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |