Jean Ibarnegarai
Michel Albert Jean Joseph Ibarnegarai[1] (Uharte Garazi, 1883ko urriaren 16 – Paris, 1956ko apirilaren 25) euskal herritar politikaria eta Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzailea izan zen. Eusko abertzaletasunaren aurkaria, antikomunista eta faxista izan zen hitzez eta ekintzaz.[2]
« | Espainiako Gerra Zibila bukatzera zihoalarik, Eskualduna astekariaren 1939ko otsailaren 24ko zenbakian agertu da Ibarnegarai diputatuaren artikulua, frantsesez dudarik gabe. Titulua: «Arriba España». Hain zuzen espainol hizkuntzan idatziak direnak dira: «Arriba España! España libre! España grande!» | » |
Jean Haritxelhar[3] |
Jean Ibarnegarai | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1940ko maiatzaren 10a - 1940ko ekainaren 16a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Uharte Garazi, 1883ko urriaren 16a | ||||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||||
Lehen hizkuntza | euskara | ||||||
Heriotza | Paris, 1956ko apirilaren 25a (72 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Collège Stanislas de Paris (en) Bordeleko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Republican Federation (en) French Social Party (en) Democratic and Republican Union (en) Republican Federation (en) Republican Independents (en) |
1943an Frantziako Erresistentziako kide batzuei muga pasatzen lagundu zien eta horren ondorioz atxilotua izan zen. Gerra amaitu eta gero zigortua izan zen, baina Frantziako gobernu berriak barkatu egin zion erresistentziari emandako laguntzagatik.
Bizitza
Jean Ibarnegarai, eskuin muturreko politikari ultrakatoliko baxenafartarra, Eskualduna kazetaren lagun eta sostengatzailea, euskalzalea, pilotaria, munduko pilota federazioko lehendabiziko lehendakaria, abokatua ofizioz, 1914an Lehen Mundu Gerran ibilitakoa, urte anitzez diputatu izandakoa eta Vichyko Gobernuan ministro izatera iritsi zen ospe eta pisu handiko gizona, 53 urte betetzear zituela Elie Dor de Lastours kondea, eskrima eta tenis jokalaria eta diputaduaren alaba zen Françoise de Lastorsekin ezkondu zen 1936ko ekainaren 23an Pariseko Saint Philippe de Roule elizan (Garaipen arkua eta Eliseoko jauregiaren artean kokatzen dena).
1942an alaba bat izan zuten, Maylis, zeina, bere aldetik, François Debré kazerari ospetsuarekin esposatu zen. François, Michel Debré Frantziako V. errepublikako De Gaulleren lehen ministroaren semea eta Bernard eta Jean-Louis Debréren (Frantziako Osasun eta Barne ministro izandakoak, hurrenez hurren) anaia zen. Maylis 1988an zendu zen, bi alaba izan eta gero, 1972an sortutako Constance Debré idazlea[4] [5] eta 1980an jaiotako Ondine.
Parisko Sorbonan eta Bordelen ikasi zuen Zuzenbidea, eta abokatu bihurtu zen. 1914ko apirilean diputatu hautatu zuten. Lehenengo Mundu Gerran zauritua, Ohorezko Legioko domina ezarri zioten. Diputatuen Ganberara itzultzean, Versaillesko Ituna kritikatu zuen.
Hasieran Fédération républicaine alderdiko kidea, gerora Parti Social Français ultraeskuindar alderdiko kide izango zen. 1940ko maiatzaren 10ean, Estatuko ministro hautatu zuten, Paul Reynauden gobernuan.
Vichyko gobernuan parte hartu zuen, Pétainen lehendabiziko bi gobernuetan ministro izanik, 1940ko irailaren 6an dimisioa eman arte.
1943an, Erresistentziako kide gisa iheslariei Pirinioak zeharkatzen laguntzen ari zela, atxilotu eta Tirolera erbesteratu zuten. Gerraondoan, Vichyko gobernuan parte hartu zuela eta, eskubide zibilak galtzera kondenatu zuten, baina indarrik gabe utzi zuten zigorra, Frantziako Erresistentziaren laguntzaile ere izan zelako.
Hego Euskal Herriko iheslariak Gurseko kontzentrazio-esparruan biltzeko ideia izatea leporatu zaio.[6] Bere eskuin muturreko ideologiak eta katolikotasunak komunisten aurka aritzea agindu zioten. Horregatik, garai batean hurbil zuen EAJ bazterrean utzi zuen, Espainiako Gerra Zibilan jeltzaleek ezkerrarekin egin zituzten itunak zirela kausa. Ibarnek argi eta garbi Francoren alde hitz egin zuen.[3]
Bordelen eginiko mitina
Bordelen egin zuen mitinean, argi geratu zen bere ideologia Espainiako Gerra Zibilean:
« | Lau probintzia baitu Euskal-Herriak: Nafarra, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Nafarra, oso-osoa, altzatu da komunisten kontra, Araba hiru eskualdeak, heiek ere, jarri dira Mola jeneralaren alde: harekin dira, Gipuzkoarretan, hiru-laurdenak eta Bizkaitarren erdiak. Zer da bada gelditzen Madrileko eta Valentziako gobernamendu erdi marxista, erdi komunista denaren alde? Eskualdunen laurdenak ere ez du ohiko bere urhatsari ukho egin. Bizkaiaren erditsua bakhar-bakharrik; gaineratikoak, gaineratiko guziak Franco jenerala du bermatzen. Guk gure xedea hartua dugu. Pariseko gure biltzarrean errana dut: Frantziako Eskualdunak Francoren Eskualdunekin gira. Goiz huntan, Bordeleko biltzar huntarik harat gaztiatzen diotet bai Franco jeneralari; bai Mola jeneralari; hain tropa ederrak diren errekete troperi -"gure tropa hoberenen ordu hoberenetan bertan ez dugu sekulan soldado lerdenagorik manatu (agindu)" zerrautan heien aintzindarietarik batek- gaztiatzen diotet ene agurrik beroena, gogoz eta bihotzez heien bitoriari gaudela". |
» |
Jean Ibarnegarai, "Euskaldunez mintzo Ibarnegarai Eskualduna", S. Arotzarena, Eskualduna, 1937-6-11 |
Euskal literaturako aipamenak
Bere ekintzen ondorioz, euskal literaturan oroitzapen gaiztoa utzi du Ibarnegaraik.
Abesti anonimoa
Joseba Tapiak Agur Intxorta Maite (Gaztelupeko Hotsak, 2001) diskorako berreskuratutako kantua:[2]
« | Diputado fiña
Ibarne, Ibarne, Diputado fiña Erbetarren alde Faszistekin baltzan Erriyaren aldun Lagun ere ez da Edo zentzuz antzu Euskaldun semea Zoaz, bai, Ibarne, |
» |
Anonimoa. Erri, 1937ko apirilaren 24a.[2] |
Orixeren poema
Nikolas Ormaetxea Orixe Gursen izan zen, eta bere egoeraren erruduntzat zuen Ibarnegarai. Hona hemen Orixek idatzitako poema:[2]
« | Idorreria
Kanta behar dut dakizun nekhea. |
» |
Nikolas Ormaetxea Orixe |
Erreferentziak
- Frantsesezko grafian Ybarnégaray, ezizenez Ybarne.
- Josu CHUECA INTXUSTA: «Jean Ybarnegaray: Euskaldunen aterpea suntsitu zuen faxista», Argia, 2183. zenbakia, 2009-05-10.
- Jean Haritxelhar: «Gerla Zibila: Iparraldeko ikuspegia», Euskera, 2009, 54.
- (Frantsesez) JDD, Le. «"Nom" : le nouveau livre de Constance Debré, ce "héros"» lejdd.fr (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
- (Frantsesez) Média, Prisma. «Constance Debré : la descente aux enfers de ses parents - Gala» Gala.fr (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
- Preso egon denaren gogoa.
- Historique de la pelote basque, Tout sur la pelote basque webgunean.
- Histoire et évolution de la FIPV, EPNFren webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Jean Ibarnegarairen biluzte politikoa, Josu Chueca, 36ko Gerra Orain, Berria.
- (Frantsesez) Ibarnegarai Frantziako Biltzar Nazionalaren webgunean.