Ibardin
Ibardin Nafarroa eta Lapurdi artean dagoen mendatea da, Bera alde batetik eta Azkaine eta Urruña bertzetik lotzen dituena. Gaina 317 metrotan dago.
Ibardin | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 317 m |
Mota | mendate |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′N 1°41′W |
Mendikatea | Pirinioak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Bera |
Bizkaiko golkotik atera eta lehendabiziko Pirinioetako mendatea da, Urruñatik RD-404 (oinez GR 10) eta Beratik C-131 errepideak erabiltzen zeharkatu daitekeena.
Mugako tokia izanda, bertan 20 benta edo denda inguru kokatu dira: alkohola, Baionako xingarra eta abar saltzen dituztenak.
Larhun
Ibardingo mendatea ohiko abiapuntua da Larhun mendira (905 m) igotzeko. 2 ordu eta 45 minutuko ibilaldia da igoera.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko mendateak
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.