Iban Gonzalez

Iban Gonzalez Pagaldai (Arrasate, 1973-) abeslaria, argazkilaria eta errealizadorea da.

Iban Gonzalez
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdokumentalgilea eta abeslaria
Enplegatzailea(k)Baleuko
Jasotako sariak
IMDB: nm5329567 Edit the value on Wikidata

Hogeita hamar dokumentaletik gora egin ditu zuzendari, errealizadore edota gidoilari moduan. Kameralari, montadore eta postproduktore ere bada. Telebistako saio, publizitate, bideoklip eta zuzeneko ekitaldietan ere jardun izan da. Besteak beste, Unesco Etxearen laburren lehen saria eta bi Lauaxeta sari jaso ditu bere lanarengatik.

Musika ibilbidea

1990. urtean hasi zuen bere bidea kitarra joaz Iskanbila (punk oi!) taldean, Gotzon, Xabi, Txiri eta Txakarekin batera. Mad Shadows izeneko taldean kitarra jotzeaz gain abestu ere egin zuen Ibanek.1994an Ekon musika taldea herrian sortu zuen "Juan Sangre", Xabi Rey, Yago Goronaeta eta Iñigo Bakerorekin batera. "Zurrunbilo kaotikoa" (1997) eta "Etnia 2000" (2000) diskoak Mil A Gritos Recordsekin argitaratu zituzten, lehenengoaren ostean urte eta erdiko aurkezpen bira egin zutelarik.

Hirugarren diskoa egin baino lehen, taldea utzi zuen, ikusentzunezkoen lanbidean eta familiako bizitzan buru belarri murgiltzeko. Dena den, laster sortuko zuen Arrasaten bere hurrengo musika taldea, RIP, ZAKARRAK eta Heriotza taldeko musikariekin batera The Clash punk taldeari tributoa eginez. Urte batzuk musikagintzatik aldendu ondoren, 2.023an Iskanbila jatorrizko OI! taldearen itzuleran parte da, Gotzon, Xabi, Jabo eta Jonnyrekin batera.

Dokumental aukeratuak

  • "Pluja seca" (Euri lehorra, 2011): TV3ekin elkarlanean Gorka Espiaurekin batera.
  • "Parlen els ulls" (Begiak mintzo dira, 2012): TV3, Gorka Espiaurekin elkarlanean.
  • “Kalesareak”
  • “Santi osagai”
  • “...eta ez balego?”
  • “Parte hartuz, aldatu”
  • “Oradour Sur Glane”
  • "Goazen gudari danok",

2014.Lauaxeta saria jaso zuen beragatik.

  • “Un siglo y 90 minutos” Unai Larrearekin batera.
  • "Batallón Gernika. Askatasunaren ametsa -esperanza de libertad (1945-2015)".
  • "Aldana 1980: Explosión de silencio".
  • "Ama nora goaz?" (2016): Fikziozko luzemetraia. "Lauaxeta saria" jaso zuen beragatik 2017an.
  • ”La red Alava”
  • “40 taupada, herri bat”
  • "Pumori, mendiaren alaba", 2019.
  • “Gu, Laboa”. 2019
  • ”Ni naiz Lete”, 2020
  • ”Elbira”, 2022

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.