Iban Arantzabal

Iban Arantzabal Arrieta (Elgeta, 1975eko otsailaren 21a) euskal filologo, blogari eta kazetari euskalduna da, komunikazioaren arloan kudeaketan lan egiten duena, Goiena Komunikazio Taldean edo 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategian.

Iban Arantzabal

Bizitza
JaiotzaElgeta, 1975eko otsailaren 21a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaElgeta
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Goiena
Tabakalera

Biografia profesionala

Magisteritza ikasi zuen lehenbizi, eta gero euskal filologia (Euskal Herriko Unibertsitatea). Ikasketak osatu zituen enpresa zientzietan (Mondragon Unibertsitatea), eta MBA masterra eskuratu Mondragon taldeko Otalora Jauregian.

Euskalgintzako eta kulturgintzako langile eta militante gisa bultzatu izan ditu Espaloia Kafe Antzokia (Elgeta), Gaztelupeko Hotsak disketxea, Ahotsak proiektua, eta Elgetako Goibeko euskaltzaleen topagunea, besteak beste.

Zuzendaritzan dago bai Euskaltzaleon Topagunean zein Tokikom enpresaren administrazio kontseiluan. Hekimen elkartearen zuzendaritzan ere egon izan da. Goiena Komunikazio Taldearen zuzendari eta aurpegi ezagunena izan da 2010eko hamarkadan (zuzendari 2012tik), eta 2018ko uztailean, handik Donostiako Tabakalerako 2deo euskarazko ikus-entzunezko laborategiko koordinatzaile izatera igaro da.

Kanpoko loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.