Ibaieder parkea
Ibaieder Parkea Bilboko parkea da. Abusuko auzoan kokaturik. 1983ko uholdeen ostean, eta etorkizunean uholdeen eragina gutxitzeko, udalak Abusu eta Ibaizabal ibaiaren erdian zegoen haitza (erderazko "La Peña") batu zituen. Horretarako, ibaiaren zati batean lurra bota zen. Horrela, auzoa eta haitza elkarturik geratuta Ibaieder Parkea osatu zen.
Ibaieder parkea | |
---|---|
Ibaieder parkea Ibaieder parkea (Bilbo) | |
Koordenatuak | 43°14′35″N 2°55′26″W |
Udalerria | Bilbo, Bizkaia |
Sortze-data | 1980ko hamarkada |
Ibaieder parkea, izen bereko kalea eta Ibaizabal ibaiaren artean kokatzen da, hegoaldean parkeak Arrigorriagako auzoarekin egiten du muga. Parkea, auzoan dagoen gune berde bakanetakoa da, eta 100.000 metro karratu baino gehiagoko azalera dauka. 1980ko hamarkadan eraikia, Bilboko parkerik berrienetakoa da Etxebarria Parkea eta Europa Parkearekin batera.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.