Ibaetako errekastoa
Ibaetako errekastoa eta basoa garai bateko Ibaetako padura zabalen azken aztarna da. Espazio txikian ureztatuta gelditzen den basoa eta putzua gordetzen dira. Inguruko eraikinek basoaren espazioa murrizten ari dira. Espazio nagusia Tecnun eta Nanogune artean dago; ondoan ordenagailu kuantikoaren eraikina altxatzen ari da. Lur horiek Euskal Herriko Unibertsitatearen dira eta inguru horren gestioa haien ardura da. Ondoan ere Gipuzkoako Foru Aldundiak aparkaleku bat eraiki zuen.[1][2]
Ibaetako errekastoa | |
---|---|
![]() | |
Mota | Padura |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°18′16″N 2°00′29″W |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Eskualdea | Donostialdea |
Udalerria | Donostia |
Garrantzia
Espazio txiki honek garrantzi berezikoa du zeren eta garai bateko Ibaetaren paisaiaren azken txokoa baita. Halaber, hegazti askorentzako pausaleku da, gutxi batzuentzako habia jartzeko tokia (Uroilo arrunt, ahateak). Haltzadi baten aztarna erakusten digu, bestetik; horrelakoak ere Infernu auzoan gelditzen dira. Gaur egun Donostian harrigarria den paisaia erakusten du. Sorgin-orratzak ere ohikoak dira. Anfibioen presentzia ere nabaria da. Ekologistek sarritan eskatu dute inguru horren babesa.
Arazoak
- Inguruaren urbanizazioa. Espazioaren isolamendua
- Zaborra eta kutsadura
- Jendearen presentzia (txabolak, baratzak, aparkalekua)
- Espezie exotikoak
Babesa
Errekastoak ez du inongo babesik nahiz eta berreskuratzeko eta babesteko proiektua izan. Horren arabera, Europa Batasunaren diru-laguntzarekin honako ekintzak bultzatuko lirateke:
- Hondakinak kentzea
- Ibaiertzeko landaredia hobetzea
- Uretako kutsatzaileak kontrolatzea.
Iruditegia
- Espezie exotikoen presentzia nabarmena da.
- Zaborra ohikoa da errekastoan.
- Gizaki presentzia nabarmena da.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako aparkalekuak eragin zuzena izan zuen basoaren gainean.