Ibadhismo
Ibadhi mugimendua edo ibadhismoa, ibadhiak[1] (arabieraz: الإباضية, al-Ibāḍiyyah) Omanen nagusia den islamaren adarra da. Egungo adituen ustetan, Khawarij mugimenduaren eboluzioa da.[2]. 650. urte inguruan sortutako mugimendu honek Aljerian, Tunisian, Libian eta ekialdeko Afrikan ere jarraitzaileak ditu.
Ibadhiek, hasieran, Basoratik, egungo Iraken, omeiatar kalifen aurkako gerrak egin zituzten, eta zenbait errepublika teokratiko sortu zituzten euren imanen zuzendaritzapean. XIII. mendearen erdialdean burujabetza gauzatu zuten Libiako, Tunisiako eta Aljeriako hainbat eremutan. Jarraian Aljeriako Saharara emigratu ziren. Iman ibadhiek 751. urtetik XVIII. mendearen amaiera arte gobernatu zuten Maskat eta Omanen, baita ordutik Bahrainen eta Zanzibar uhartean, gaur egungo Tanzanian, ere.
Erreferentziak
- Berria. Estilo Liburua. .
- (Ingelesez) John L. Esposito, ed. Ibadis. in: The Oxford Dictionary of Islam. Oxford: Oxford University Press.
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |