Ib

Iba, bihotzak sinbolizatua, egiptoar mitologiaren arabera, gizakiaren zati izpiritual garrantzitsuenetakotzat hartzen zen.

Antzinako beste kultura batzuentzat bezala, bihotzean aurkitzen ziren emozioak, baita pentsamendu intelektuala, kontzientzia eta moralitatea ere. Suposaketa hauen oinarriak, enpirikoa izan behar zuen, izaki bat, hil egiten baita bihotzean zauri bat jasotzen badu, baina bere bihotzak "bizirik" dirau, punpaka, hildako gorputik atera ondoko uneetan.

Bihotzaren ikuskera animista antzinako egiptoarren artean aut-ib "poza" (literalki: bihotz zabalkuntza) edo Jak-ib "erotua" (literalki bihozgabea) bezalako ohiko esaldietan adierazia geratzen zen.

Hilen Liburuko Osirisen epaiketa

Eskatologia egiptoarraren ustez, bihotza, pertsona hil ondoren, psikostasiaren eraginpean jartzen zen: iba, hilaren bihotzak irudikatzen zuena jainkoek, balantza baten platertxoetako batean jartzen zuten, eta, bestean, Maat zegoen, Justizia eta Harmonia Unibertsala, ostruka luma batek irudikatzen zuena.

Momia egiptoarretan, bihotzari legokien tokian, kakalardo sakratu bat jartzen ohi zen, Khepriren irudikapena, berpizkundearen ikur zen kakalardoa, honako idazki honekin: "Ez duzu bihotzaren aurka hitz egingo Osirisen epaiketan zehar".

Antzinako egiptoarrentzat, giza izpirituaren osagaiak honako hauek dira: Ib, Ka, Ba, Aj, Ren eta Sheut.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.