Iannas

Iannas, Egiptoko XV. dinastiako laugarren faraoi hiksoa izan zen, K.a. 1594 eta K.a. 1574 bitartean gobernatu zuena.

Iannas

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. XVI. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Faraoi honekin, XV. dinastia, bere eragin mailarik altuenera iristen da, errege honi buruzko erreferentziak dituzten aurkitutako objektuaren sakabanaketaren ondorioz, adituren batzuk, inperio hikso baten existentzian pentsatzeraino.

Flavio Josefok, Manetoni kopiatuz, Iannasek 50 urte eta hilabete bateko erregealdia izan zuela dio. Sexto Julio Afrikanok, berriz, Staanek 50 urteko erregealdia izan zuela dio. Gaur egun, bere erregealdiaren iraupena, hogei urte ingurukoa dela uste da.

Knossoseko jauregitik datorren zeramikazko estalki batek, hititar hiriburua izan zen egungo Bogazköi hiritik datorren zeramika txatal batek eta Irakeko hiriburu den Bagdadetik datorren lehoi txiki batek, ziuraski, inperio bateratu bat baino gehiago, merkataritza eragineko gune bat izan zena laburbiltzen dute. Gebeleinen, Seuserenraren kartutxoak dituzten bloke astunak aurkitu izanak, gutxienez denbora batez, hiksoen boterea, Goi Egiptoren mugetaraino iritsi zela baieztatzen dute.

Iannas izena, bere aurrekoena bezala, ez da hieroglifozko testuetan idatzia agertzen.

Jürgen von Beckerathek, Seuserenra Jyanekin identifikatzen du, eskarabeo hikso ugaritan aurkitutako izenak.

Bere garaiko testigutzak

Bere izena, Jyan, honakoetan idatzia dago:


Aurrekoa
Apaknan
Egiptoko faraoia
Egiptoko XV. dinastia
Ondorengoa
Apofis I.a
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.