Ian McEwan
Ian Russell McEwan (Aldershot, Hampshire, Ingalaterra, 1948ko ekainaren 21a) britainiar eleberrigile eta gidoilaria da.
Ian McEwan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ian Russel McEwa |
Jaiotza | Aldershot (en) , 1948ko ekainaren 21a (75 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Annalena McAfee (en) (1997 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Woolverstone Hall School (en) Sussexko Unibertsitatea 1970) Artean graduatu Ekialdeko Angliako Unibertsitatea 1971) Arte-masterra |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, antzerkigilea, zinema ekoizlea, autorea eta film screenwriter (en) |
Enplegatzailea(k) | Londresko University College |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | John Updike, Philip Roth, Virginia Woolf, Saul Bellow eta Franz Kafka |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Errege Literatura Elkartea Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
ianmcewan.com | |
|
Biografia
Aita militarra zuen, eta Singapur, Tripoli eta beste zenbait lekutan bizi izan zen. Ikasketak utzita, Greziara joan zen. Aurrerago, Sussex eta East Angliako unibertsitateetan ikasi zuen.
Bere lehen bi kontakizun-bildumak First Love, Last Rites (1975) eta In Between the Sheets (1978) oso eztabaidatuak izan ziren. Oso estilo landua erabili zuen, obsesio sexual, perbertsio eta heriotzazko kontakizun bitxiak idazteko. Lehenengo eleberriak ere, The Cement Garden (1978), ama sotoan lurperatzen duten haur batzuei buruzkoa, gai horiek zituen oinarri. Aurrerago ere estilo bereko eleberriak egin zituen: The Comfort of Strangers (1981) eta The Child in Time (1987). Beste lan batzuk: The Innocent (1990), Alemanian 1950eko hamarraldian girotutako thrillerra, eta Black Dogs (1992), nazismoak Europan utzitako ondorioen erantzuna. Azken urteetako lanak: Enduring Love (1997), Amsterdam (1998), Atonement (2001), Saturday (2005), On Chesil Beach (2007), Solar (2010), Sweet Tooth (2012), The Children Act (2014), Nutshell (2016), Machines Like Me (2019), The Cockroach (2019), Lessons (2022).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ian McEwan |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.