Ia galzoriko espezie
Espezie bat ia galzoriko espezie gisa sailkatzeko (ofizialki NT gisa laburbildua, ingelesezko izenetik eratorria: Near Threatened) NKNE erakundeak balorazio bat egin behar dio eta bertan, espezieak erakundeak sorturiko Zerrenda Gorrian sartzeko irizpide guztiak betetzen ez dituen arren, erritmo edo baldintza berdinetan jarraituz gero, laster bete ditzakeela ebatzi behar du.[1]
Mehatxatutako espezie bihur ez daitezen gizakiaren laguntza behar dutenak ere talde honetan sailkatzen dira. Aurrez aipatutako zerrendaren 2.3 bertsioan, espezie hauek kontserbazioaren mendekoak kategoriaren barnean kokatzen ziren. Zehazki, ia galzoriko espezieak bertsio horretan "arrisku txikia" (LR) azpikategorian sailkatuta zeuden, haren laburdura ofiziala LR/nt edo (nt) zelarik.[1]
2008ko Zerrenda Gorriaren bertsioan, talde hau 2448 animalien taxoik[2] eta 1065 landareek[3] osatzen zuten. Adibide gisa jar ditzaket igaraba arrunta, errinozero zuria edo belatz urdina.
Antzeko sailkapenetan
Badira arriskuan dauden espezieak sailkatzeko beste hainbat sistema, haietako batzuek ia galzoriko espezieen taldeari erreferentzia egiten diote. Jarraian esanguratsuenak:
- Gutxiagotzean dauden populazioak (Dec) eta susperraldian dauden populazioak (RC) taldeek ia galzoriko espezieen antzeko egoeran dauden zenbait espezie bere gain hartzen dituzte. Talde hauek Zeelanda Berriko Mehatxuen Sailkapen Sistemak baliatzen ditu. Hala ere, aipatu beharra dago, sistema horrek arriskuan dauden espezie gisa hartzen dituela multzo horretako izaki bizidunak.[4]
- NatureServe erakunde kontserbatzaileak baliatzen duen G4 kategorian "itxuraz seguru" dauden munduko espezie guztiak sartzen dira.[5]
Erreferentziak
- Bland, L.M.; Keith, D.A.; Miller, R.M.; Murray, N.J.; Rodríguez, J.P.. (2016-08-16). Directrices para la aplicación de las categorías y criterios de la Lista Roja de Ecosistemas de UICN versión 1.0. IUCN, International Union for Conservation of Nature (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
- «Wayback Machine» web.archive.org 2009-03-06 (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
- «Wayback Machine» web.archive.org 2009-03-20 (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
- (Ingelesez) New Zealand Threat Classification System manual. Department of Conservation / Te Papa Atawhai https://www.doc.govt.nz/globalassets/documents/science-and-technical/sap244.pdf.
- «NatureServe Conservation Status» explorer.natureserve.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).