I lunghi giorni della vendetta
I lunghi giorni della vendetta, 1967an, Florestano Vancinik zuzendutako eta Giuliano Gemmak protagonizatutako spaghetti western azpigeneroko film bat da, azpigenero honetako hoberenetako bat. Monte Cristoko kondea eleberrian oinarrituta dago.
I lunghi giorni della vendetta | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | I lunghi giorni della vendetta |
Jatorrizko hizkuntza | italiera |
Jatorrizko herrialdea | Italia, Espainia eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Spaghetti westerna eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Monte Cristoko Kondea |
Grabazio lekua(k) | Almería |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Florestano Vancini |
Gidoigilea(k) | Augusto Caminito Fernando Di Leo |
Antzezlea(k) | |
Giuliano Gemma Francisco Rabal Nieves Navarro (en) Gabriella Giorgelli (en) Conrado San Martín Milo Quesada Carlos Otero (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luciano Ercoli |
Edizioa | Mario Morra (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Walter Patriarca (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Armando Trovaioli |
Argazki-zuzendaria | Francisco Herrada Marín (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Walter Patriarca (en) |
Istorioa
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Ted Barnett sheriffa (Giuliano Gemma), bera errudun ez den krimen bategatik erruduntzat jo eta kartzelatua da. Hiru urte beranduago, presondegitik ihes egitea lortzen du, bidegabe salatu zutenen haien aurka mendeku bila, horien artean, Douglas sheriff ustela (Francisco Rabal), bere aita hil zuten berak direnak. Merkatari agure bat eta honen emakume laguntzaile erakargarriaren laguntzarekin, asmakizunak ebazten saiatzen da. Baina gauzak ez dira hain errazak izango.
Aktoreak
- Giuliano Gemma
- Francisco Rabal
- Conrado San Martín
- Nieves Navarro
- Gabriella Giorgelli
- Manuel Muñiz
Bitxikeriak
Bitxikeria bezala, soinu bandako kantu-izenburua, Ennio Morriconek idatzia, Quentin Tarantinoren Kill Bill film ospetsuetan agertzen dela aipatu behar da.