I Was Made for Lovin' You

"I Was Made for Lovin' You" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1979ko Dynasty albumean argitaratua. Albumeko lehen singlearen A-aldea moduan kaleratu zuten. Taldearen bigarren Urrezko singlea izan zen, 1 milioi kopia baino gehiago saldu zituelarik. Singleak Platino izatea lortu zuen AEBetan 1979ko abuztuaren 16an,[1] eta Kanadan 1979ko abuztuaren 1ean.[2] Singlearen B-aldea albumeko "Hard Times" abestiak osatzen du, Ace Frehleyk idatzi zuena. Singleak 11. postua lortu zuen AEBetako Billboard single zerrendan. Abestiak izugarrizko arrakasta izan zuen Australian ARIA zerrendetan 1. postua lortuaz 1979an. Abestia Europa mendebaldeko zerrendetan ere sartu zen; Suediako Top 20 zerrendetan sartu zen, Norbegiako Top 10 zerrendetan, eta 2. postua lortu zuen Frantzian, Alemanian, Suitzan, eta Austrian. Herbehereetan 1. postua lortu zuen.

I Was Made for Lovin' You
Kissen eta Bengt Henningsen musika-lana
Egilea(k)Kiss eta Bengt Hennings
Argitaratze-data1979
IzenburuaI Was Made for Lovin' You
Ezaugarriak
Genero artistikoahard rock eta Disco musika
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daDynasty
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakDesmond Child, Vini Poncia (en) Itzuli eta Paul Stanley
Bestelako lanak
MusikagileaDesmond Child
Vini Poncia (en) Itzuli
Paul Stanley
"I Was Made for Lovin' You"
Kiss(r)en singlea
Dynasty albumetik
Argitalpena1979ko maiatzaren 20a (AEB)
Formatua7"
Grabazioa1979, Electric Lady Studios eta Record Plant Studios, New York City
Musika motaDisko, glam rock, hard rock, pop rock
Iraupena7:54 (12" bertsioa), 4:30 (album bertsioa), 3:57 (7" bertsioa)
DiskoetxeaCasablanca NB-983 (AEB)
IdazleaDesmond Child, Paul Stanley, Vini Poncia
EkoizleaVini Poncia
ZertifikazioaUrrea (RIAA)
Kiss (r)en single kronologia
"You Still Matter to Me" / "Hooked on Rock 'N Roll" (US)
(1979)
"I Was Made for Lovin' You" / "Hard Times"
(1979)
"Sure Know Something" / "Dirty Livin'"
(1979)

Abestia 1970. hamarkaldian Erresuma Batuko zerrendetan sartzea lortu zuen taldearen singleetako bat izan zen, nahiz eta 50. postua baino ez zuen lortu, 12" singleko 7:54 minutuko bertsio batekin, 7" singleko bertsio laburragoarekin alderatuz.

Kaleratu zenetik gaur egun arte, abestia Kissen kontzertuetako abesti fijoa bihurtu da, nahiz eta estudioko bertsioarekin konparatuz oso desberdin jo izan duten. 1980an Eric Carr taldean sartu zenean, abestia askoz tempo azkarragoan jotzen zuten, Carren bateria jotzeko modu azkarra zela eta. [3] Carr taldean egon zen azken urteetan, abestia estudioko bertsioaren tempo berdinean jotzen zuten, baina rock estilo batean, estudioko disko sentsazio hori alde batera utziz.[4] Taldearen 30. urteurrenaren kontzertuan Melbourne, Australian, abestia Melbourne Symphony Orchestrarekin batera jo zuten, Kiss-motako makillajea zutelarik.[5]

Garapena

Abestiak Ameriketako Estatu Batuetan 1970. hamarkaldiaren amaieran hain ospetsua zen disko musikaren estilo du. Kisseko Paul Stanley gitarjole eta abeslariak, abestia Desmond Childekin eta Vini Ponciarekin batera idatzi zuena, esan zuen "I Was Made For Lovin' You" idatzi izana disko arrakasta abesti bat idaztea zein erraza zen erakusteko egin zuela.[6]

Nahiz eta Peter Criss bideoan eta albumeko azalan agertzen den, ez zuen abestiaren grabazioan parte hartu. Dynasty albumeko ia abesti guztietan bezala, Anton Fig bateriajoleak Peter Crissen lekua hartu zuen, Vini Poncia ekoizleak Crissek ez jotzea erabaki zuelako. Abestia idazten zeudeneko grabazio bat dago, non Paul Stanleyk Peterren izena zenbait alditan esaten duen, abestiaren sortze-prozesuan presente zegoela erakusten duena.[6]

Zerrendak

Zerrenda (1979) Postu
gorena
Australia Single Zerrenda 1
Belgika Single Zerrenda 1
Kanada Single Zerrenda[7] 1
Frantzia Single Zerrenda 2
Alemania Single Zerrenda 2
Herbehereak Single Zerrenda 1
Zeelanda Berria Single Zerrenda 1
Norbegia Single Zerrenda 10
Suedia Single Zerrenda 19
Suitza Single Zerrenda 2
Erresuma Batua Single Zerrenda[8] 50
Estatu Batuak Single Zerrenda[9] 11

Zertifikazioak

Herrialdea Mota Salmentak
Ameriketako Estatu Batuak[10] Urrea 1.000.000

Bertsioak

Hainbat artistek "I Was Made for Lovin' You" abestiaren bertsioa kaleratu dute. Hala nola:

  • 1980an, Lynda Carter aktoreak abestia bertsionatu zuen bere bigarren Encore! telebista saio berezirako, non Kiss emakume taldekide moduan jantzi zen eta Kiss moduko dantzariz inguratu zen. Benetako Kiss taldekide den Gene Simmons Lyndaren Kiss jantzi originala jantzi zuen bere 1986ko Never Too Young to Die filmerako.
  • 1982an, Puerto Ricoko Menudo abeslari taldeak abestiaren gaztelerazko bertsio grabatu zuen, "Nacido Para Amarte" izena zuena.
  • 1989an, Ankie Bagger abeslari suediarrak abestia bertsionatu zuen bere 1989ko Where Were You Last Night albumerako.
  • 1990ean, Wink emakume pop dueto japoniarrak abestia bertsionatu zuen japonieraz, "Warui Yume" izena zuena, beraien Crescent albumean.
  • 1994an, Die Ärzte punk talde alemanak "Unholy" abestia bertsionatu zuen Kissen "Kiss My Ass: Classic Kiss Regrooved" tributu albumerako, "I Was Made for Lovin' You" abestiaren bertsio instrumental bat zuena.
  • 1990. hamarkaldian zehar, René Froger abeslari danesak hainbat aldiz abestu zuen abestia, bai zuzenean bai grabazioetan.
  • 1995ean, Chill taldeak, Arndt Meyer-Wegner, Marc Olbertz, Torsten Stenzel, eta Zied Jouinik osotua, abestia berregin zuten Macarena Club Cutz arrakasten CDrako.
  • 1996an, Dave Rodgers abeslari italiarrak eurobeat bertsio bat grabatu zuen.
  • 1996an, Heart Attackek ere eurobeat bertsio bat grabatu zuen emakume ahotsarekin. CD singleak hiru bertsio biltzen zituen: Edizioa, Bertsio Luzea eta Club Mix bat. Heart Attack taldearen bertsio bat 1997ko Dancemania Covers bilduman sartu zuten.
  • 1998an, Scooter techno talde alemanak abesti bertsionatu zuen beraien No Time to Chill albumerako eta "We Are the Greatest" abestiarekin kaleratu zuten A-alde doblea moduan.
  • 1998an, Embraze heavy metal talde finlandiarrak abestia bertsionatu zuen bere LAEH debut albumerako.
  • 2000n, Queen of Japan elektro talde alemanak abestiaren bertsio bat sartu zuten beraien Headrush albumean.
  • 2000n, popular Greek singer Anna Vissi abeslari greko ospetsuak abestia bertsionatu zuen bere Everything I Am ingelesezko lehen albumean.
  • 2001ean, Faster Pussycat abestia bertsionatu zuten beraien Between the Valley of the Ultra Pussy albumean.
  • 2002an, Cactus Jack hard rock talde serbiarrak abestiaren zuzeneko bertsio bat sartu zuen beraien DisCover albumean.
  • 2002an, Paulina Rubio abeslari mexikarrak bertsio bat grabatu zuen bere Border Girl albumerako.
  • 2004an, The Indigo folk-pop duo japoniarrak bertsio akustiko bat grabatu zuen beraien My Fair Melodies 2 bertsioen albumerako.
  • 2004an, Exposé taldeko Gioia Bruno kideak dance bertsio bat grabatu zuen bere Expose This albumerako.
  • 2005ean, Dax Riders house talde frantsesak bertsioa egin zuten Hot albumean.
  • 2005ean, Shibuya-kei talde japoniarreko abeslaria den Maki Nomiyak abestia grabatu zuen bere Party People albumean.
  • 2006an, La Prohibida rockstar espainiarrak abestiaren gaztelerako bertsioa grabatu zuen, "Estoy hecha para amarte".
  • 2006an, Kate The Cat bertsioa kaleratu zuten beraien Love album doblean.
  • 2006an, synth-disco talde frantses batek, Hypnolove, bertsioa grabatu zuten Eurolove albumean.
  • 2007an Deutschland sucht den Superstar saioan, American Idol saioaren bertsio alemanan, Max Buskohl partehartzaileak abestia abestu zuen gaueko bere bi emanaldietatik lehenengoan.
  • Leif Nordbergs dantza talde suediarrak, zeinek hard rock eta heavy metal arrakasten dantzarako bertsioak egiten dituzten, abestia bertsionatu zuen.
  • Jack Blackek abestia bertsionatu zuen "I Was Made For Sliming You" izenarekin, 2008ko Kids Choice Awards emanaldian.
  • 2008an Belladonna rock noir taldea italiarrak abestia bertsionatu zuen.
  • 2008an, Maria Mena abeslari/idazleak bere Cause and Effect estudioko 5. albumean abestiaren bertsio bat sartu zuen. 2009an bere bertsioa albumaren laugarren eta azken single moduan argitaratu zuten, musika bideo batekin.
  • 2008an, Mini Rockerz Kiss tributu taldeak abestiaren bertsioa kaleratu zuten.
  • 2009an, The Wildflowers talde australiarrak bertsioa bat kaleratu zuten Succession - A 30th Anniversary Tribute to Dynasty albumean.
  • 2009an, Tropikal Forever talde mexikarrak gaztelerako letra zuen bertsio bat grabatu zuen, erritmo latinoak dituena eta "Aguas Wey" izenarekin, beraien Chunchaka en tu Idioma album independenterako.
  • 2010ean, Les Enfoirés talde frantsesak abestiaren bertsioa grabatu zuen "Si l'on s'aimait, si" izenarekin.

Gainera, zale batzuek sentitu zuten "I Was Made for Lovin' You" abestiaren riff nagusia Bruce Springsteenek hartu zuela bere "Outlaw Pete" abestirako 2009ko Working On A Dream albumean.[11][12][13]

Median izan dituen erabilerak

  • Moulin Rouge! filmean abesten dute, Satine eta Christian elefantean doazenean.
  • The Simpsons telesailean, "Pray Anything" kapituluan, Homerrek abestia abesten du bolumen altuan elizan bizitzen hasten denean.
  • Mendebaldeko lau umek abestia abesten dute Canon taldeko iragarki japoniar batean.
  • Endless Love filmako eszena batean agertzen da.
  • Abestiaren bertsioa bat erabiltzen dute Australia's Next Top Model saioko hirugarren denboraldiaren telebista iragarki batean.
  • 2007an eBay webgunearen iragarki batean entzuten da.
  • Stephen Malkmusen "No More Shoes" abestiaren amaieran aipatzen dute.
  • Detroit Rock City filman, 1978ko Michiganeko Kissen kontzertura doan nerabe batek esaten duenez "Man, if there's one thing Kiss will never do, it is a bullshit disco song", (euskaraz, Kissek inoiz egingo ez duena disko abesti bat egitea izango da), eta Kissek hurrengo urtean musika mota desberdinak probatu eta disko arrakasta hau kaleratu zuen.
  • Abestia bergrabatu egin zuten eta Guitar Hero 5 bideojokorako deskarga material moduan kaleratu zuten.
  • Abesti 2011ko McDonald's iragarki batean agertu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.