I Still Believe (filma)
I Still Believe amodiozko dramako pelikula bat da eta 2020an Erwin anaiek zuzendu zuten. Bertan, protagonista nagusien rolak KJ Apa, Britt Robertson, Shania Twain, Melissa Roxburgh eta Gary Sinise izeneko aktoreek antzezten dituzte. Garrantzitsua da aipatzea, pelikula benetako gertaera batean oinarrituta dagoela, zehazki, Jeremy Camp abeslari eta konpositore estatubatuarraren eta Melissa Lynn Henning-Camp, bere lehen emaztearen, bizitzan. Are gehiago, pelikularen izenburua Campen "I Still Believe" abestitik dator eta pelikulak kristautasuna agerian jartzen du, Estatu Batuetako zenbait estatuetan dagoena.
I Still Believe (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | I Still Believe |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Film biografikoa |
Iraupena | 115 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrew Erwin (en) Jon Erwin (en) |
Gidoigilea(k) | Jon Erwin (en) Jon Gunn (en) Madeline Carroll |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kevin Downes Jon Erwin (en) Andrew Erwin (en) |
Konpainia ekoizlea | Kingdom Story Company (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Debney |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia |
istillbelievemovie.com | |
| |
Bideoa | YouTube |
Filma Kingdom Story Companyren lehen ekoizpena da eta Erwin anaien bosgarren film luzea. Gainera, Lionsgateren bidez egindako bigarren estreinaldia da. 2020ko martxoaren 7an ArcLight Hollywooden estreinatu zen eta 2020ko martxoaren 13an Estatu Batuetan.
Sinopsia
Jeremy musikari estatubatuar eta musikagilearen bizitza erabat aldatu zen unibertsitatera ikastera joan zenean. Izan ere, laguntzaile gisa zenbait kontzertuetan lan eginez, Melissa ezagutu zuen, bere bizitzako maitea bilakatu zena. Une horretan erabat maitemindu zen eta, ahalegin handia egin ondoren, Melisa berataz maitemintzea lortu zuen. Dena den, doktoreen berri larri batek egoera guztiz aldatu zuen: Melissak minbizia zuen. Honen aurrean, biek ezkontzea erabaki zuten eta gaixotasuna kudeatzeko, Melissari proba asko egin behar izan zizkioten. Zorionez, bere aurka borrokatzea eta irabaztea lortu zuen! MINBIZIA GARAITU ZUEN!
Berri onei esker, ezkondu eta eztei-bidaiara abiatu ziren. Baina zoriontasunak ez zuen asko iraundu. Oporretan zeudela, Melissa gero eta okerrago sentitzen hasi zen eta ospitalera eraman behar izan zuten: minbizia itzuli zen. Zoritxarrez, oraingoan Melissak ezin izan zuen jasan eta hil egin zen. Jeremyri Melissaren istorioa bere abestien bidez munduari kontatzeko beste aukerarik ez zitzaion geratu. Urteen poderioz, Jeremy abeslari eta konpositore ezaguna izatera iritsi zen, eta egunero bere jarraitzaile guztiei Melissarengandik ikasitako guztia transmititzen saiatzen zen. Baina hor ez zen bere istorioa amaitu. Melissak beti amestu izan zuen bere esperientziak norbaiten bizitza aldatzea, eta Jeremyk bere kontzertuetako batean, Adrienne ezagutzeko aukera izan zuen, Melissak bizitza aldatu zion pertsona. Denborarekin, Jeremy, bere gaztaroko maitasuna ahaztu gabe, Adriennerekin ezkondu zen, eta berarekin familia izan zuen.
Antzezleak
- KJ Apa Jeremy Camp bezala.
- Britt Robertson Melissa Lynn Henning-Camp bezala.
- Gary Sinise Tom Camp bezala.
- Shania Twain Terry Camp bezala.
- Melissa Roxburgh Heather Henning bezala.
- Nathan Parsons Jean-Luc bezala.
- Abigail Cowen Adrienne Camp bezala.
Benetako gertaera
I Still Believe pelikula Jeremy Camp musikariaren bizitzan oinarrituta dago, batez ere, berak eta Melissak bizitako maitasun istorioan. Pelikulak kontatzen duena errealitatean gertatu zen eta Jeremy, gaur egun, Adriennekin ezkonduta dago eta berarekin familia izan du. Dena den, Melissa-z ez da ahaztu eta bere kontzertuetan, oraindik, bere istorioa kontatzen du. Aipatzekoa da, pelikularen amaieran benetako Jeremy Camp, Adrienne eta haien seme-alabak agertzen direla.
Ekoizpena
2018an Erwin anaiek eta Lionsgatek, I Can Only Imagine filmaren arrakastaren ondoren, lortutako lehen proiektua da. Jeremy Campek aktiboki parte hartu zuen filmaren ekoizpenean eta MeryMeko Bart Millard abeslari eta konpositoreak (haren bizitza Erwin Brothersen I Can Only Imagine filmean kontatua izan zen) ekoizle exekutibo bezala jardun zuen, Camp, Jon Gunn eta beste batzuekin batera.
Kastinga
2019ko apirilean, CinemaCon-en iragarri zen KJ Apa izango zela filmeko protagonista, Camp interpretatuz, eta Gary Sinisek egingo zuela Campen aitaren papera.
KJ Apak filmean agertzen diren abestiak abestu zituen, eta pelikularen istorioak asko erakarri zuela esan zuen: "bere maitasuna proban jartzen da film honetan", eta gaineratu zuen: "bere beldur eta desengainu handienetan zehar bidaiatzea eta oraindik sinesten jarrai daitekela frogatzea da helburua. Nire ustez, edonork, izan dezake harreman estua film honekin, maitasunari, galerari eta itxaropenari buruzko istorio bat baita". Gainera, I Still Believe filmean egin duen papera "egin dudan gauzarik bikainena" dela aitortu zuen eta Jeremy Campek Apa xehetasun guztiengatik asko kezkatu zela adierazi zuen.
Andrew Erwin zuzendarikideak esan zuen Apa eta Robertson aktoreek audientzia kristaua erakartzea espero zuela, baita kristauak ez direnak ere.
Musika
John Debney musikagilea filmeko musika idazteko kontratatua izan zen eta KJ Apak Jeremy Campek idatzitako zenbait abestiren interpretazioak abestu zituen, horien artean, "I Still Believe", "Walk by Faith" eta "This Man". Nabarmentzekoa da hirugarren aldia dela John Debneyk film kristau baterako soinu-banda konposatu duela, 2004an La PasiĆ³n de Cristo eta 2016an The Young Messiah filmeen ondoren.
Gidoia
Jon Erwin-k, Jon Gunn-k eta Madeline Carrol-k idatzi zuten I Still Believe filmaren gidoia. Filma Madeline Carrol gidoilariaren estreinaldia da. Egia da Jeremy Campek, filmaren gidoia irakurri baino lehen, zalantza asko zituela baina, irakurtzean, berehala gustatu zitzaion, haren arabera, "beharrezkoa eta ederra" baita.
Grabaketa
Grabaketa Alabamako Mobile eremuan hasi zen, 2019ko maiatzean. Gainera, aipatzekoa da, Kristopher Kimlinek, filmaren argazki zuzendariak, Erwin anaiekin kolaboratu zuela beste film batzuetan: Mom's Night Out, Woodlawn eta I Can Only Imagine.
Estreinaldia
I Still Believe 2020ko martxoaren 7an Hollywoodeko ArcLight Hollywooden estreinatu zen, Lionsgatek martxoaren 13an estreinatu zuen eta IMAX zinemetan proiekzio goiztiarrekin martxoaren 11n agertu zen. Bitxia da esatea, I Still Believe fedean oinarritutako IMAX pantailetan estreinatu den lehen film luzea dela.
Sariak
2020an, filmak Dove Award bat irabazi zuen, urteko film inspiratzaile kategorian.
Abestien-bilduma
Abestien-bilduma | ||
---|---|---|
Zenb. | Izenburua | Iraupena |
1. | "I Still Believe" (KJ Apa-k abestuta; Jeremy Camp-k idatzita) | 3:42 |
2. | "Jeremy Says Goodbye" (Debney-k idatzita) | 4:05 |
3. | "This Man" (KJ Apa-k abestuta; Jeremy Camp-k idatzita) | 3:09 |
4. | "Take My Hand" (David Leonard-k abestuta eta Jean-Luc Lajoie-k eta Yves Lajoie-k idatzita) | 4:20 |
5. | "Find Me in the River" (KJ Apa-k eta JJ Heller-k abestuta) | 3:03 |
6. | "Some Stars Shine Brighter Than Others" (Debney-k idatzita) | 3:12 |
7. | "My Desire" (KJ Apa-k abestuta; Jeremy Camp-k idatzita) | 3:19 |
8. | "Dwelling Places (Dialog)" (I Still Believe pertsonaien arteko elkarrizke) | 0:59 |
9. | "Right Here" (KJ Apa-k abestuta; Jeremy Camp-k idatzita) | 3:29 |
10. | "Melissa Loves Jeremy" (Debney-k idatzita) | 2:07 |
11. | "You Call I'll Answer" (David Leonard-k abestuta) | 4:03 |
12. | "Walk by Faith (Dialog)" (I Still Believe pertsonaien arteko elkarrizketa) | 2:35 |
13. | "Ancient Stories Still Relevant" (Debney-k idatzita) | 4:44 |
14. | "Hey, What's Your Name Again?" (Debney-k idatzita) | 3:21 |
15. | "Walk by Faith (2020 version)" (Jeremy Camp-k idatzita eta abestuta) | 3:41 |
16. | "I Still Believe (2020 Version)" (Jeremy Camp-k idatzita eta abestuta) | 4:31 |
17. | "I Can't Save Myself (Bonus Track)" (Adrienne Camp-k abestuta) | 3:12 |