International Standard Bibliographic Description

Oro har, deskribapen bibliografikoa liburu, disko, mapa eta bestelako dokumentu bibliografikoen ageriko datuak (egilea, izenburua, urtea, ...) era normalizatu batean zehaztu egiten dituen teknika da, dokumentu bakoitza era berezi batez deskribatuz, gerora dokumentua identifikatu, kokatu eta liburutegiko katalogo batean sartu ahal izateko. Liburutegi eta artxiboetan dokumentu bakoitzarekin burutu beharreko oinarrizko eragiketa da, katalogoa osatzeko prozesuaren barnean. Egun, deskribapen bibliografikoa nola egin zehazten duen arau estandarra ISBD edo International Standard Bibliographic Description da. ISBD mota ezberdin daude, dokumentu-mota zein den, hala nola, ISBD(M) monografientzat, ISBD(S) aldizkako argitalpenentzat, ISBD(CM) mapentzat, eta abar.

ISBD arauak dituen katalanezko liburu bateko azala.

ISBD deskribapenak barne hartzen dituen eremuak hauek dira:

  • Izenburuaren eta erantzukizuna.
  • Edizioa.
  • Material-mota(musika, mapa, liburua, ...)
  • Argitalpena (lekua, argitaletxea, urtea)
  • Deskribapen fisikoa (orriak, neurriak...)
  • Oharren eremua (legezko gordailua…)
  • Zenbaki normalizatua (ISBN, ISSN)


2000. urtean ISBD arauen berrikuspen sakon bat hasi zen eta ISBD mota batzuen izenak aldatu ziren. Aldizkako argitalpenentzat zegoen ISBD(S) arautegia errebisatu eta publikatu zen, eta aurreko ISBD(S) izenburua aldatu eta ISBD(CR) izenarekin, (CR, Serials and Other Continuing Resources esapidearen akronimoa da)[1][2].

Erreferentziak

  1. [https://cdn.ifla.org/wp-content/uploads/2019/05/assets/cataloguing/isbd/isbd-cr_2002.pdf INTERNATIONAL FEDERATION OF LIBRARY ASSOCIATIONS AND INSTITUTION. ISBD(CR): International Standard Bibliographic Description for Serials and Other Continuing Resources. 2002 revision. ] IFLA.
  2. Actualización de 2021 a la edición consolidada de 2011. CH Den Haag, Herbeherak: IFLA.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.