Irlandako Armada Errepublikazalea (argipena)
Irlandako Armada Errepublikazalea (Irish Republican Army ), IRA, historian zehar adar eta erakunde desberdinetan banatu izan da eta, egun, banatzen da:
- Irlandako Armada Errepublikazalea (1917-1922): (Old IRA edo IRA Zaharra) Erresuma Batuaren aurka, Irlandaren independentziaren alde, 1916 eta 1921 bitartean borrokatu zuen armada. Bake-akordioak bitan bereizi zuen armada.
- Irlandako Armada Errepublikazalea (1922-1969): 1922 eta 1923 bitarteko Irlandako Gerra Zibilean zehar bake-akordioaren kontra zegoen zatia. 1969an berriro erdibitu zen.
- Irlandako Armada Errepublikazalea-Ofiziala (Official IRA) (1969-1973): Gerra zibiletik zetorren adarra zen hau. 1973an armak utzi zituen, marxismoarekin lerrokatu eta klase gatazka nazionalaren kaltetan lehenetsi ondoren.
- Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea (Provisional IRA, PIRA): 1969ko zatiketan sortu zen adar nazionalista. 2006an bere kanpaina armatua bukatutzat jo zuen.
- Jarraipeneko Irlandako Armada Errepublikazalea (Continuity IRA, CIRA): Behin-behineko IRAren zatiketa, 1986an osatua, Sinn Féinek Hego Irlandako parlamentuan eserlekuak hartzearen kontrakoa.
- Benetako Irlandako Armada Errepublikazalea (Real IRA, RIRA): Behin-behineko IRAren zatiketa, 1997an osatua eta Ostiral Santuko Akordioaren aurkakoa.
Kanpo-estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.